Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan
Ermuko Udaleko administrazio, kultura eta kirol zerbitzuek Aste Santuko jai-egunetara egokituko dituzte euren ordutegiak eta bi aste hauetan aldaketak egongo dira ohiko irekiera orduetan.
Administrazio zerbitzuak
Abiapuntu Herritarren Arretarako Bulegoa, Enplegu Zentroa eta Gizarte Zerbitzuak itxita egongo dira apirilaren 17tik 21era, biak barne, baita maiatzaren 1a eta 2a ere. Gainontzeko egunetan, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara irekiko dira. Gogoan izan egoitza elektronikoa herritarren zerbitzura dagoela eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, edozein izapide telematikoki egin ahal izateko.
Udaltzaingoa ere eguneko 24 orduetan egongo da herritarren zerbitzura, lanegunetan zein jaiegunetan. Edozein larrialdi izanez gero, 943 17 63 00 telefono zenbakira jo daiteke.
Kirol zerbitzuak
Miguel Angel Blanco Udal kiroldegia eta Aritzmendi pilotalekua 09:00etatik 13:30era zabalik egongo dira apirilaren 17, 18, 20 eta 21ean. Larunbatean, hilak 19, ohiko ordutegia errespetatuko da eta arratsaldez ere irekita egongo da: 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Apirilaren 22tik aurrera betiko ordutegia berreskuratuko da.
Bestalde, Betiondo Kirol Gunea itxita egongo da apirilaren 17tik 21era, biak barne. Apirilaren 22tik aurrera, asteartea, ohiko ordutegian irekiko dira instalazioak.
Kultur zerbitzuak
Lobiano Kultur Gunea itxita egongo da apirilaren 17tik 21era, biak barne, eta maiatzaren 1a eta 2a. Bide beretik jarraituko du Emakumearen Topaguneak ere, eta aipatutako jai-egunetan ixteaz gain, gainontzeko egunetan astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara egongo da hiritarren eskura.
Ermuko Udal Liburutegia ere itxita egongo da aipatutako egunetan, eta jai-egunetatik at, ohiko ordutegia mantenduko du, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 20:00etara. Bien bitartean, ikasteko gune bat behar duten pertsonek Izarra Centre-ko Teknotekara sartzeko aukera izango dute. Zerbitzu honetako ikasketa gelak zabalik egongo dira 09:00etatik 21:45era.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu