Aste Santuko ordutegi bereziak udal zerbitzuetan
Ermuko Udaleko administrazio, kultura eta kirol zerbitzuek arreta ordutegia egokitu eta egokituko dute datozen egunetan, Aste Santuko ospakizunak direla eta. Bi aste hauetan udal-zerbitzuak erabili behar dituzten pertsonek honako xehetasun hauek izan beharko dituzte kontuan:
Administrazio-zerbitzuak
Abiapuntu Herritarren Arretarako Bulegoak ateak itxiko ditu martxoaren 28tik, osteguna, apirilaren 1era, astelehena, biak barne. Gainerako egunetan ohiko ordutegia mantenduko da, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara. Gogoan izan Egoitza Elektronikoa herritarren zerbitzura dagoela eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan, edozein izapide telematikoki egin ahal izateko.
Komentukua kaleko 5. zenbakian dagoen Enplegu Zentroa ere itxita egongo da martxoaren 28tik apirilaren 1era, baina jaiegunetatik bueltan ohiko ordutegiari eutsiko dio, 08:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera.
Udaltzaingoa herritarren zerbitzura egongo da eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan, lanegunak edo jaiegunak izan.
Zerbitzu kulturalak
Udal Liburutegia itxita egongo da apirilaren 8ra arte, astelehena; egun horretan irekiko ditu ateak berriro, zerbitzua berritu eta berrantolatu ondoren. Bien bitartean, ikasteko gune bat behar duten pertsonek Izarra Centre-ko Teknotekara sartzeko aukera izango dute. Zerbitzu honetako ikasketa gelak egunero egongo dira zabalik 09:00etatik 21:45era.
Lobiano Kultur Gunea 08:00etatik 15:00etara irekiko da martxoaren 25ean, 26an eta 27an, eta apirilaren 2tik 5era. Martxoaren 28tik apirilaren 1erako jaiegunetan itxita egongo da.
Ermuko Emakumearen Topaguneak Lobianoren ildo berari jarraituko dio, eta Aste Santuko jaiegunetan itxita egon ostean, astegunetan 08:00etatik 15:00etara egongo da zabalik.
Kirol zerbitzuak
Kirol instalazioetan ere ordutegi desberdinak izango dira datozen egunetan. Miguel Angel Blanco kiroldegia eta Aritzmendi kirol eremua 09:00etatik 13:30era zabalik egongo dira martxoaren 28 eta 29an eta apirilaren 1ean. Larunbatean eta igandean, hilak 30 eta 31, ohiko ordutegia errespetatuko da eta arratsaldez ere irekita egongo da: 09:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara. Apirilaren 2tik aurrera betiko ordutegia berreskuratuko da.
Bestalde, Betiondo Kirol Gunea 08:30etik 13:30era erabili ahal izango da ostegunean, ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean. Apirilaren 2tik aurrera, asteartea, ohiko ordutegian irekiko dira instalazioak.