Atzerritartasun Legeari buruzko informazio saioa

24.11.25
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Gizartea
Asteazken honetan -hilak 26an- Lobiano Kultur gunean, 17:30ean

Udal immigrazio zerbitzuak Atzerritartasun Legearen hainbat alderdiri buruzko informazio emateko saio berria antolatu du. Saioa Ermuko Lobiano Kultur Gunean (Goienkale, 10) egingo da, azaroaren 26an, asteazkena, 17:30ean.

‘Bide Eginez’ elkarteko abokatu batek, Aholku Sarea-Atzerritartasun arloko Arreta Juridikoaren Euskal Sarearen erakundeko laguntzaileak, egoitza eskuratzeko baldintza eta eskakizun berriei buruzko informazioa emango du, azaroaren 19ko 155/2024 Errege Dekretua indarrean jartzen denetik aurrera (155/2024 Errege Dekretua, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua onartzen duena).

Saioan hainbat gai jorratuko dira, hala nola aldi baterako bizilekua, salbuespenezko inguruabarrak, bigarren aukerako sustraitzeak, alderdi sozialak eta lanekoak, familiakoak, adingabe atzerritarrak eta iraupen luzeko bizilekua.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte