Aurtengo 'Migratzaileen Nazioarteko Eguna' Ermuan ospatuko da

15.12.25
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Erakundea
Gizartea
Migraziorako Euskal Itun Sozialari aintzat hartuko duen ekitaldi instituzionala Antzokiak hartuko du ostegunean

Eusko Jaurlaritza "Migratzaileen Nazioarteko Eguna"ren ospakizuna bultzatzen ari da Nazio Batuen Batzar Nagusiak aldarrikatutako egunean. Iaz Guardian (Araban) egin zen, eta udalerri horrek Ermuari eman zion lekukoa. Aurten, Ermuak hartuko du ekitaldia. Ospakizun ekitaldia ostegun honetan, abenduak 18an, 18:00etatik 20:00etara, gauzatuko da Ermua Antzokian.

Erakundeen bultzada

Eusko Jaurlaritzatik, Ermuan izango dira Nerea Melgosa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua; Xabier Legarreta, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea; eta Ignacio Fariña, Etorkinen Harrera eta Integrazioko zuzendaria. Toki udalbatzaren aldetik, Beatriz Gámiz alkatea eta Arritokieta Araiztegi Immigrazioko alkateorde eskuordea izango dira ekitaldiko buru.

Ekitaldian zazpi ermuar erakunderen lana aintzatetsiko da

Ekitaldian Ermuko gizarte zibileko zazpi erakunderen lana aintzatetsiko da. Honako talde hauek dira: Santiago Apostol parrokia, Nazioarteko Elkartasun Kontseilua, eta Marokoko Yallah Zurekin, Kultura Latinoamerika, Saharaz azpiko Afrikako Atcade, Adema eta Paace jatorriko pertsonen elkarteak. Horiek guztiak aintzat hartuko dira etorkinak gizarteratzen laguntzeko egindako lanagatik, giza eskubideen, elkartasunaren eta arlo publikoaren eta pribatuaren arteko erantzun kidetasunaren inguruan kontzientziatzen laguntzeagatik.

Adierazpen artistiko anitzak

Ekitaldiko programan artista nabarmenen musika-emanaldiak aurreikusi dira, euskal erritmoen, afrikarren eta tamazigh-en uztartu eta interpretatuko dituztenak. Musika, poesia eta dantza izango dira ekitaldiaren une desberdinetan.

Sarrerak doan

Ekitaldia jendearentzat irekia izango da. Sarerrak zenbakituak dira eta Lobiano Kultur Gunean eskuragarri egongo dira, gaurtik edukiera bete arte. Sarrerak 08:00etatik 21:00etara bitartean jaso ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea
Imagen
01.09.26
Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio

Urteko azken lauhilekoari dagozkionak