Imagen
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da
18.11.25
Berdintasuna
Erakundea
Gizartea
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan
Udal Berdintasun sailak, Emakumeenganako Indarkeria Matxistaren aurkako Nazioarteko Egunaren -azaroak 25aren- inguruan prestatu duen jarduera egitaraua aurkeztu du gaur. Jarduerak ez dira egun horretara mugatzen; aitzitik, azaro guztira zabalduko baitira, batez ere, bigarren hamabostaldi honetan.
Hona hemen programatutako jardueren zerrenda:
- Erakusketa: Espabilatu ginenean! Ermuko Emakumearen Sustapenerako Zentroaren historia irudietan. Azaroaren 3tik abenduaren 30era; astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:00etara goizez eta 16:30etik 19:30era arratsaldez bisitatu daiteke. Ostiralean bakarrik goizez. 28an bisita gidatua izango da, 18:00etatik aurrera.
- ‘Gogoeten Krispetak' Indarkeria matxisten aurka kontzientziatzeko eta borrokatzeko bi filmen proiekzioa eskainiko jarraiko bi ostegunetan, arratsaldeko 6etatik aurrera.
- Hilaren 20an ‘Memorias de un cuerpo que arde' emango da.
- Hilaren 27an ‘Soy Nevenka' emango da.
- Herritarren kontzentrazioa, hilak 25eko asteartean, Orbe Kardinalaren plazan, 12:00etan. Dairi Brown dantzariaren emanaldia.
- Ermua Beldur Barik jaialdia, hilak 27ko ostegunean, Lobianon, 17:00etatik aurrera. Eromena DJak jarriko du musika.
- Antzerkia, hilak 30eko igandean, Guatemalako ‘Las poderosas' taldearen emanaldia Lobianon, 12:30etan. Sarrera doakoa da, tiketak emakumearen etxean jaso daiteke edukiera bete arte.
- Azaroaren 20tik 30era, indarkeria matxistaren aurkako materialen gida banatuko da, Liburutegiaren eta Emakumearen Topagunearen arteko lankidetzaren emaitza. Bi zerbitzutan jaso daiteke.
Halaber, Udalbatzak gaur goizeko Batzordean ontzat eman du Azaroak 25eko Erakunde adierazpena, zeina hileko Osoko Bilkurara pasako den.
Lotutako albisteak
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
20.02.26
Ermuak LGTBIQ+ diagnostikoa egingo du, politika publiko eraginkorrago eta eraldatzaileetan aurrera egiteko
Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Imagen
20.02.26
Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du
Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira
Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira