Azken sarrerak Porrotx eta Marimototsekin 35 urtetako abenturak ospatzeko

22.03.23
Imagen promocional de Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Euskara
"Urteak bete, abenturak bizi" ikuskizuna ostiral honetan eskainiko da 17:00etan eta 19:00etan, eta Pirritx ezin izango da gurekin egon

Gure pailazo talde gustukoenak 35 urte bete ditu eta ostiral honetan Urteak bete, abenturak bizi ikuskizunarekin ospatuko dute urtebetetzea Ermuan. Pirritx gurekin egongo ez bada ere, ez dira faltako kantuak, dantza eta haur guztien parte hartzea Porrotx eta Marimototsekin.

Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea, eta hori izango da gure ospakizuna: beste abentura bat bizitzea, abentura bat gehiago.

Aurreko ikuskizunekin gertatu bezala, Porrotx eta Marimototsek bi saio eskainiko dituzte ostiral honetan, martxoak 24, gure herrian: bata 17:00etan eta bestea 19:00etan.

Bi saioak sarrera guztiak agortzear daude. Ikuskizunera joan nahi baduzu, erosi txartelak 6 euroren truke Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, aurretik amaitzen ez badira, Ermua Antzokiko leihatilan emanaldiak hasi baino ordubete lehenagotik.

Lotutako albisteak

Imagen
10.02.26
Ermua Antzokiak drama bi, thrillerra eta euskarazko animazioa euskaraz proiektatuko ditu aste honetan

Zinema komertzialean ‘Si pudiera te daría una patada' eta Juanma Bajo Ulloaren ‘El mal’ ikusteko aukera izango
Imagen
09.02.26
Gazteentzako doako txangoa Zornotzako ‘Paintball’-era

Otsailaren 28ko larunbatean egingo da, Zornotzako ‘Paintball Open Air’ instalaziora, Gazteria Zerbitzuak antolatuta
Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz