Badator zinerik onena Ermua Antzokira!
Amaitu da udako atsedenaldia eta Ermua Antzokia ateak zabaltzeko prest dago jada. Ostegun honetan hasiko da zine programazio berria eta lau film izango ditugu ikusgai astelehenera bitartean.
Zineklub saioak emango dio hasiera egitarauari, eta bertan Juliette en primavera film frantziarra eskainiko da. Juliette, haur liburuen ilustratzaile gaztea, bere jaioterrira itzultzen da egun batzuetan familiarekin elkartzeko: aita, hain apala izanik txantxetan baino ez dakiena, ama margolaria, bizitzaz ahalik eta gehien gozatzen duena, kontrola galtzen ari den amona, eta arreba, ohiko bizimoduak jota irensten duen ama. Pollux gazte poetiko eta maitagarriarekin ere gurutzatzen da bere bidean. Istilu zoriontsu honetan, oroitzapenak eta sekretuak azaleratuko dira. Juliette en primavera ostegunean 20:30ean proiektatuko da jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Zine komertziala larunbatean 19:30ean hasiko da Votemos pelikularen lehen emisioarekin. Santiago Requejok zuzendutako komedia beltz honek Raúl Fernández, Clara Lago, Tito Valverde eta Gonzalo de Castro ditu protagonista. Madrilgo erdiguneko eraikin batean, bizilagunen erkidego bat bildu da igogailua aldatzeko botoa emateko. Hala ere, ustekabeko albistea, osasun mentaleko arazoak dituen maizter berri batek jabeetako baten etxebizitza alokatuko duela, bonba bat bezala erori da bileran, eta ustekabeko norabidea hartu du. Zuzendariaren film labur batean eta bere antzezlanean oinarritutako film luzea da Votemos, eta larunbataz gain, astelehenean ere izango da ikusgai 20:30etik aurrera.
Asteko bigarren zinta komertziala Jurassic World: El renacer izango da, dinosauroen saga ezaguneko atal berria. Gareth Edwardsek zuzendutako lanak Scarlett Johansson, Mahershala Ali eta Jonathan Bailey ditu protagonista. Jurassic World Dominion-eko gertakarietatik bost urtera, Lurrean dinosauro gutxi geratzen dira, eta klima garai batekoaren antzekoa den ekuatoreko eskualdeetan bizi dira. Biosfera tropikal honetako hiru izaki handienek giza arrazari onura sendagarri handiak ekarriko dizkion sendagai bat fabrikatzeko gakoa dute beren DNAn. Zora Bennett, ezkutuko operazioetan aditua, material genetikoa lortzea helburu duen espezialista-talde bat zuzentzeko kontratatua da, baina operazioko kideek uharte debekatu batean amaitzen dute, non duela urte batzuk Parke Jurasikoko isilpeko ikerketa-zentro bat kokatu zen. Bertan, espezie askotako dinosauroak bizi diren leku batean, hamarkadak ezkutatuta daramatzan aurkikuntza harrigarri eta kaltegarri bati egin beharko diote aurre. Filma larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean eskainiko da.
Azkenik, haurrentzako saioari dagokionez, igandean 17:00etan Lilo & Stitch izango da ikusgai, Disneyren pelikula ezagunaren irudi errealeko bertsio berria. Hawaiiko Lilo neskato bakartiak Stitch deitzen den "txakur" itsusia adoptatzea erabakitzen du, konpainia perfektua izango delakoan. Benetan, ordea, planeta estralurtar batetik ihes egin duen eta kasualitatez lurreratu den esperimentu genetiko baten fruitua da Stitch. Lilok Stitchen bihotza konkistatzen du eta inoiz izango ez zuen zerbait eskaintzen dio: etxe bat.
Lotutako albisteak
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan