Baldosa eta ur-hodi zaharrak berritzeko obrak batera egingo Bizkaia Etorbidean

22.04.26
Erakundea
Gizartea
Hirigintza
Baldosa zaharren ordez, ‘granicem’ izeneko berriak jarriko dira, berritzen diren espaziotan egin bezala

Ermuko Udalak Bizkaia Etorbideko zenbaki bikoitietako espaloiko baldosa zaharrak aldatuko ditu, Ur Partzuergoak Kaltxango eta trenbidearen azpiko pasabidearen arteko ur-sareko hodiak ordezteko egingo dituen obrak aprobetxatuz.

Zoladura zaharraren ordez, ‘granicem’ izewneko modelo jarriko da, gaur egun udalerriko eremu berrituetan eta jartzen dena bezalakoa. Aldaketa "Gipuzkoako Urak" partzuergoarekin koordinatu ondoren egingo da, partzuergo horrek ur sareko hodien zati berrituko baitu.

"Zonaldean aurreikusita dagoen obra aprobetxatuko dugu birritan jardun behar ez izateko eta Ermuko espazio publikoa hobetzen jarraitzeko. Bizkaia Etorbidean oraindik ere badira baldosa zaharrak dituzten eremuak, eta berritu egingo ditugu, udalerriko eremu berrituetan homogeneotasuna emateko erabiltzen dugun ereduarekin. Koordinazio horrek aukera ematen digu eraginkortasun handiagoz jarduteko, gastuan bikoiztasunak saihesteko eta etorkizunean bizilagunei eragozpenak murrizteko", adierazi du Rosi Cid Hirigintzako zinegotziak.

Obra eremua Kaltxango plazatik Bizkaia Etorbideko tuneleraino doa. Udalerriko sarbide erabilienetako baten egoera orokorra hobetuko da, lan horri esker.

Obrak hasi berri dira eta bi fasetan egingo dira. Lehenengoa, Abeletxeko tunelaren eta Valdespinako markesaren artean egingo da eta, bigarrena, parketik Kaltxango plazaraino. Lanek hiru hilabete eta erdiko iraupena izango dutela aurreikusten da.Epe horretan ibilgailuen zirkulazioari eragingo zaiola aurreikusten da, bereziki Abeletxeko tunelaren inguruan. Bertan, seinalistek araututako pasabide alternatiboa jarriko da.

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea
Imagen
02.10.26
Udalak adineko pertsonen proposamenak jasoko ditu Balerioko etorkizuna zehazteko

Parte-hartze saioak urriaren 7an eta 13an egingo dira, 17:00etan, Jubilatuen Etxean