Balorazio positiboa jaso du 13 eta 17 urte bitarteko gazteen Udalekuak
13 eta 17 urte bitarteko gazteen udalekuak amaitu berri dira, edizio bizi eta parte-hartzailea izan delarik, aurtengo udan tenperatura altuak eta taldearen ondo ulertzea ezaugarri izan direlarik. ‘Uda Gazte Jolasak 2026' ekainaren 29tik 10era gauzatu da, eta aste horietan – bietan edo batean – 27 gaztek aisialdiko denbora eta jarduerak partekatu dituzte, udalekuei esker adiskidetasuna, konplizitatea, dibertsioa eta barreak partekatu ahal izan dituztelarik. Jardueren egitarauan azpimarragarri dira hainbat jolas, Gorlizko hondartzako koltxonetetara eta Basauriko parke dibertigarrira txangoak, surf klaseak eta gau bat etxetik kanpo partekatzea Sopelako aterpetxean gaua igaroz, Ermuan zein beste udalerri batzuetan beste jarduera hainbatez gain.
Parte hartu duten gazteen taldeak oso positiboki baloratu du esperientzia, baita gazte horien familiek ere. Biek nabarmendu dute zein ondo pasatu duten jardueren aldian, eta parte hartzaileen eta ‘Antxitxiketan' aisialdi taldeko begiraleekin izandako harreman adeitsua, oso ondo elkar ulertu baitute.
Gazteria Zerbitzuak joan den urteko udalekuen ondoren familiek egindako eskaerak bere egin eta aplikatu ditu amaitu berri den edizioan. Horiek horrela, 30 gaztera arte zabaldu dira plazak aste bakoitzean. Bestalde, lagun batekin edo binaka izena emateko aukera ere gehitu da. Zerbitzuak asko eskertzen ditu egindako balorazio eta iradokizunak eta, era berean, hurrengo edizioetarako proposamenak dituzten edo ideia eman nahi duten pertsona guztiak gazteria@ermua.eus helbide elektronikora idaztera edo 689042571 telefonora deitzera animatzen ditu.
Gazteria Zerbitzua lanean ari da datozen hilabeteetako eta 2026/2027 ikasturteko jarduerak eta berrikuntzak prestatzeko. Zeregin horretan, gazteek Ermuan aisialdirako gune propioa izan dezaten proposamenak eta ideiak entzuteko eta jasotzeko aukera dago.
Lotutako albisteak
Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat