Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

04.03.26
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean

Bely Basarte abeslariak Ermua Antzokian abestuko du ostiral honetan, 20:30ean. Madrilgo konpositoreak geldialdia egingo du Ermuan, ‘Amor letal tour '2026ko biraren baitan, izenburu bereko azken diskoa aurkezteko. Sarrerak 15 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean edo internet bidez Kutxabanken atarian eta kutxazainen sarean.

Belén Basarte Mena, ‘Bely Basarte 'izenez ezagunagoa, Madrilen jaiotako abeslari eta konpositorea da. Bere ibilbidea hasi zuen ‘YouTubera’ bere abesti propioak igoz, ehunka mila jarraitzaile lortuz. ‘Ederra eta piztia' filmean‘ Bella' pertsonaiaren abestiei ahotsa emanez lortu zuen errekonozimendua.

2015ean bere lehen EPa argitaratu zuen plataforma digitaletan, bost gai propiorekin: ‘Si quieres pierdes' eta, singlea,‘Diciembre y no estás'. 2018an ‘Desde mi otro cuarto' argitaratu zuen, bere estudioko lehen albuma hamaika kanturekin, batzuk Alex Ubago, La Oreja de Van Gogh edo Raydenekin batera idatzitakoak. 2023an ‘Bomba de humo 'albuma argitaratu zuen, eta orain oholtzara igoko da birari izena ematen dion‘ Amoretal' disko berria defendatzera.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Dokumental bi, thrillerra eta animazioa proiektatuko ditu Ermua Antzokiak aste honetan

Filmak ondorengoak dira: ‘Llámame sinsorga’ , ‘Flores para Antonio', ‘Ruta de escape' eta ‘Evolution'
Imagen
25.02.26
‘Pero no se lo digas’ antzezlan barregarria gozagai Ermua Antzokian

Ostiralean, 20:30etan, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Camino umorista eta antzezleekin
Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu