Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

05.01.26
Berdintasuna
Gizartea
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean

Berdintasun Sailak eta Ermuko Emakumearen Udal Kontseiluak 2026ko Martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna, irudikatuko duen kartela aukeratzeko lehiaketaren oinarriak aurkeztu dituzte. Aukeratutako irudia jarduera-programan eta M8arekin lotutako hedapen-elementu guztietan erabiliko da.

Hamasei (16) urtetik gorako pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute, banaka zein taldeka. Pertsona bakoitzak gehienez hiru obra aurkeztu ahal izango ditu, originalak eta argitaragabeak, beste lehiaketa batzuetan sarituak izan ez direnak. Teknika librea da eta parte-hartzaile bakoitzaren esku geratzen da, baina lanak berdintasunaren, feminismotik borrokatzearen eta emakumeen parte-hartze sozial eta politikoaren ideia irudikatu behar du. Mezu iraingarriak edo bortitzak dituzten obrak, zentzu demokratikoari eta pertsona guztiekiko errespetuari ez dagozkienak, kanpoan geratuko dira.

Lanak formatu digitalean aurkez daitezke datorren 2026ko otsailaren 6ko 14:30ak arte, igualdad@udalermua.net postontzi elektronikoan.

Bidalitako artxiboek ezaugarri hauek izan behar dituzte:

  • JPG formatua (gehieneko tamaina 9MB).
  • Bereizmena: 300 puntu hazbeteko (ppp)
  • Neurria: 297x420mm (DIN A3) edo 420x594mm (DIN A4).

• Martxoaren 8ko kartel lehiaketaren oinarriak

Bi kategoria eta 600 eta 300 euroko sariak

Lehiaketa, aurten ere, bi kategoriatan banatzen da. Lehenengo modalitateak, orokorrak, 600 euroko saria izango du diseinu irabazlearentzat, eta Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta argitaratutako kartelak eta programak ilustratuko ditu. Bigarren kategoria Ermuko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta dago eta 300 euro eta diploma bat banatuko dira.

Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak Emakumearen Topagunean erakutsiko dira martxoan zehar. Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu Emakumeen Topalekura 943 17 10 30 telefonora. 

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Imagen
20.02.26
Ermuak LGTBIQ+ diagnostikoa egingo du, politika publiko eraginkorrago eta eraldatzaileetan aurrera egiteko

Lana ‘Sudergintza’ kooperatibak egingno du eta udarako prest izatea espero da
Imagen
20.02.26
Kulturak XXXII. Ermua Hiria literatur lehiaketa deitu du

Lanak maiatzaren 3ko 23 orduak arte aurkeztu ahal izango dira