Bihar ezagutuko nortzuk osatuko dituzten uztailaren 23ko hauteskunde-mahaiak

26.06.23
Hauteskundeak
Zozketa elektroniko baten bidez hautatuko dira, ausaz, bihar goizeko 9etan egingo den Osoko Bilkuran

Udalbatza Osoko Bilkuran bilduko da bihar goizean gure udalerrian uztailaren 23ko igandean, Hauteskunde Orokorren egunean, eratuko diren hogeita bi hauteskunde-mahaietan jardungo duten 198 pertsona izendatzeko, bai eta ordezkoen zerrenda ere. Eguneko gai-zerrendak puntu bakarra du; hauteskunde mahaietan egongo diren pertsonak zozketa bidez zehaztea.

Zozketan izendapena egotzi zaien pertsonen zerrenda ezagutu ondoren, izendapenaren dokumentua prestatu eta jakinarazpenak egiten hasiko dira.

Izendatutako pertsonek zazpi egun natural izango dituzte, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Durangoko Eskualdeko Hauteskunde Batzordearen aurrean herritarren betebehar hori betetzea eragozten dien arrazoi justifikatua edo dokumentatua alegatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.24
PSOEk 2.382 boto eskuratu ditu Ermuan Europar Parlamentuko Hauteskundeetan

EH Bildu bigarren postuan gelditu da 1.095 babesekin, eta PP hirugarren, 1.077 botorekin
Imagen
14.05.24
Ekainaren 9ko hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten pertsonak zozketaz izendatu dira

2024ko Europako Legebiltzarrerako hauteskunde-mahaietarako titularrak eta ordezkoak izandatu dira
Imagen
22.04.24
Europako hauteskundeetarako hautesle-erroldaren zerrendak gaurtik datorren astelehenera arte ikusgai

Apirilaren 22tik 29 bitarteko astean. Telematikoki INEn; Abiapuntura joanda edo telefonoz deituta