Ekainaren 9ko hauteskunde-mahaiak osatuko dituzten pertsonak zozketaz izendatu dira

14.05.24
Hauteskundeak
Gizartea
2024ko Europako Legebiltzarrerako hauteskunde-mahaietarako titularrak eta ordezkoak izandatu dira

Udalbatzaren Osokoak zozketa bidez izendatu ditu gaur ekainaren 9an, igandea, gure udalerrian osatuko diren hogeita bi hauteskunde-mahaietan parte hartu behar duten 198 pertsonak. Egun horretan egingo dira 2024ko Europako Legebiltzarrerako Hauteskundeak. Ezohiko Osoko Bilkura izan da eta 13:00etan egin da, quoruma edukita eta ordezkaritza duten alderdi guztietako zinegotziak izan direlarik. Saioa grabatu dugu, baina ez dugu zuzenean eman Datuak Babesteko Lege Organikoari (DBLO) jarraiki izendatutako pertsonen nortasuna eta datu pertsonalak babesteko.

Izendapena Estatistikako Institutu Nazionalaren (INE) aplikazio informatiko baten bidez egin da, Ermuko Biztanleen Erroldan gauden pertsona guztien artean ausazko zozketa anonimo bat eginez. Izendapen horien jakinarazpenak jada prestatzen ari dira, eta, jarraian, interesdunei jakinarazteko prozesua hasiko da. Ermuan 22 hauteskunde-mahai izango ditugu, 11 ataletan eta zazpi hauteskunde-egoitzetan banatuta. Hauteskunde-mahai bakoitzak mahaiburu bat eta bi kide izango eta horien ordezkoak. Ez dugu aldaketarik izango Ermuan azken Hauteskunde prozesuekiko, guztia bere horretan mantenduz. Ermuan 198 pertsona izendatu dira; mahaiburu, mahaikide eta beste 14 ordezko horietako izendapenen bakoitzerako.

Izendapena dela-eta, alegazioak aurkez ditzaket?

Izendatuak izan diren pertsonek jakinarazpena jasotzen dutenetik zazpi egunetako epea dute Durangaldeko Hauteskunde Batzordeari izendapena onartzeko oztopatzen dieten zioak eta dokumentazioa aurkezteko. Durangaldeko Hauteskunde Batzordeak, gehienez ere, bost egunetan behin-betiko erabakia hartuko du. Aurreikusitako arrazoien artean ondorengoak daude: 65 urtetik gorakoak izatea; sei hilabetetik gorako emakume haurdunak; pertsona ezgaituak, gaixotasun justifikatuak dituzten pertsonak, eta abar.

Oraingo honetan, alegazioak egiteko bi aukera izango ditugu, lehenengoa Durangaldeko Hauteskunde Batzordera bertara joatea eta, bestea, alegazioa posta elektronikoz aurkeztea.

Bertaratzeko helbide eta ordutegiaren datuak:

  • Helbidea: Ezkurdi plaza z/g (Guardiako epaitegia)
  • Telefonoa: 946030060
  • Alegazioetarako ordutegia:
    • Astelehenetik ostiralera: 16:00etik 19:00etara
    • Larunbatak: 10:00etatik 13:00etara

Telematikoki online:

Alegazio-idazkia helarazi estekari honben bidez: https://www.mesaselectorales.es/web-excusas-formas/

Alegazio guztiak derrigorrez erantsi behar dute:

  • Mahaian egoteko izendapenaren fotokopia
  • NANaren fotokopia
  • Alegatzeko justifikazioa egiaztatzen duen agiriaren kopia (65 urte baino gehiago, ezintasun-egoera, laneko baja, gaixotasuna, programatutako bidaiak, laneko arrazoiak, etab.)

Lotutako albisteak

Imagen
27.05.24
Jokoaren Nazioarteko Egunaren hirugarren edizioan, dibertsioa guztiontzat

Jaia sendotu egingo da gure udalerrian bihar, maiatzak 28, beste edizio batekin
Imagen
24.05.24
Pertsonak zaintzen dituzten profesionalentzako autozainketa-programa

Ermuak "Zaindu Zaitez" programa eskaintzen du, partikularren zaintzaren arloko emakume langileen autozaintza eta lan-osasuna sustatzeko. Izen-ematea zabalik
Imagen
24.05.24
Ermua kulturen arteko erakusleiho izango da aste honetan

Zazpigarren edizioa izango da, datorren asteko sei egunetan jarduerak ekarriko dizkiguna