Bihotz-biriketako bizkortzeari (RCP) eta desfibriladoreen erabilerari buruzko ikastaroak

30.09.25
Erakundea
Gizartea
'Ermua, hiri kardio-babestuta' proiektuko boluntarioen bezala trebatzeko eta taldearekin bat egiteko aukera berria

Ermuak nahi duten pertsonak trebatuko ditu beste behin, bihotz-geldialdia artatzeko oinarrizko ezagutzak izan ditzaten. Aurtengo urrian ikastaro sorta berri bat eskainiko du, 2021ean eratu eta trebatutako boluntarioen sareko kideei ezagutzak gogoratzeko eta eguneratzeko, baita ‘erreskatatzaile’ taldera gehituko diren boluntario gehiago prestatzeko ere. Datorren ostiralean, 16:00etatik 19:00etara, erakustaldi praktiko bat egingo da Orbe Kardinalaren plazan, herritar guztientzat irekia izango dena.

Ekimenaren helburua pertsona gehiagok prestakuntza jasotzea da lehen sorospen edo laguntzen tekniketan, eta, aldi berean, gizarte-kontzientzia aktiboa bultzatzea, egoera kritikoetan modu eraginkorrean jarduten laguntzeko. Pertsonak dira proiektu honen gakoa eta gure inplikazioa funtsezkoa da. Oinarrizko prestakuntzari esker, bizitzak salbatu ahal izango ditugu. Gurekin bat egingo duzu? Izena emateko epea jada zabalik dago. Eman izena!

Izen-emateak 943 17 02 20 telefonoaren bidez, jarduera iragartzen duten karteletan agertuko den QR kodearen bidez edo ostiral honetako erakustaldian plazan bertan egin ahal izango dira.

Aurreikusitako saioen egutegia

Bihotz-biriketako bizkortzeari eta desfibriladorearen erabilerari buruzko prestakuntza-saioak hilaren bigarren hamabostaldian izango eta Izarra Centren egingo dira. Bi saio mota egongo dira:

Dagoeneko erreskatatzaileak direnentzat: bi orduko saio bat izango dute ezagutzak berritu eta eguneratzeko. Hauek izango dira aukerak:

  • Goizeko taldea, 9:00etatik 11:00etara, urriaren 31n.
  • Arratsaldeko 4 talde, 17:00etatik 19:00etara, urriaren 27, 28, 29 eta 30ean.

Prestakuntza jaso nahi duten pertsona berrientzat eta boluntario erreskatatzaile taldearekin bat egin nahi dutenentzat; 3 orduko saioa izango da.

  • Arratsaldeko 4 talde, 17:00etatik 20:00etara, urriaren 20, 21, 22 eta 23an.

200 pertsona baino gehiagok osatzen dute erreskatatzaileen sarea

2021az geroztik, Ermuak 22 desfibriladore ditu, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 orduetan erabilgai daudenak, bihotzeko gorabeheren aurrean herritarren segurtasuna eta osasuna indartzeko. Gainera, desfibriladore horiek beharrezko direnean nola erabili behar diren formazioa jaso zuten berrehun boluntario baino gehiago ditugu.

Helburua da adin guztietako pertsonei oinarrizko ezagutzak hurbiltzea, larrialdiko lehen minutuetan nola jokatu jakin dezaten, eta prestakuntza duten boluntarioen sare sendoa izatea, bihotz-geldialdi baten aurrean azkar eta modu koordinatuan erantzuteko, bizitzari eutsi ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
26.11.25
Gabonetako argiak ostiralean piztuko ditugu Ermuan

Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean