'Black is Beltza II: Ainhoa' udako eta kaleko saioaren filma

28.08.23
Filmaren kartela
Kultura eta Gazteria
Gaur ikusi ahal izango dugu doan Orbe plazan, gaueko 10etatik aurrera

Ermuko aire zabaleko udako zine programazioa azken txanpan sartu da. Proiekzioen azken astea izango da eta bi emanaldi izango ditugu, gaur gauekoa eta asteazkenekoa. Gaur, astelehena, Fermin Muguruzak zuzendutako 'Black is Beltza II: Ainhoa' animaziozko filma ikusi ahal izango dugu gaueko hamarretan C. Orbe plazan. Espainia eta Argentinako koprodukzioa da, 86 minutu irauten duena. 2022an estreinatu zen eta Goya sarietan animaziozko film onenaren sarirako izendatuta egon zen. Musika Maite Arroitajauregi eibartarrarena da.

Sinopsia

Ainhoa mirariz jaio zen La Pazen (Bolivian) Amanda ama atentatu parapolizial batean eraila izan ondoren. Kuban hazi eta 1988an, 21 urterekin, iniziazio-bidaia bati ekiten dio Euskal Herrira abiatuz lehenbiziz, Manex aitaren lurraldea ezagutzera. Gatazka errepresibo betean, Josune kazetari konprometitua eta bere lagun koadrila ezagutuko ditu. Josuneren mutilaguna heroina gaindosi baten ondorioz hiltzen denean, honek erabakiko du Ainhoarekin batera bidaia jarraitzea eta honela murgiltzen dira Libano, Afganistan eta Marseilla hiritik barrena. Gerra Hotzaren azken urteak dira, eta biak narkotrafiko-sareen mundu ilunean murgilduko dira, bai eta sare politikoekin dituzten lotura estuetan ere.

Asteazkenean, hilak 30, 'El cuarto pasajero' izeneko film luzeak amanera emango dio 2023ko udako edizioari.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin