Udal liburutegiak haurrentzako ipuin-kontaketa denboraldi berri bati ekingo dio
Ermuko udal liburutegiak urriaren 17an, larunbatean, ekingo dio «Arratsaldean kontu kontari» programaren denboraldi berriari. Haurrentzako ipuin-kontaketa saio hauen bidez, haurrek istorioez gozatzeko, irudimena lantzeko eta ahozko narrazioaren bidez irakurketaren mundura hurbiltzeko aukera izango dute.
Urritik abendura bitartean, hilean behin saio bat egingo da, liburutegian bertan, Amaia Puin eta Lur Usabiagaren eskutik. Ipuinen bidez, haurrek istorioak partekatu, emozioak landu eta ipuinak entzutearen plazerra deskubritzeko aukera izango dute.
Hiru saio ipuinekin gozatzeko
Hiruhileko honetako egitaraua urriaren 17an hasiko da, Amaia Puinen eskutik eskainiko den «Betiko ipuinak» saioarekin. Hurrengo hitzordua azaroaren 28an izango da, Lur Usabiagak kontatutako «Aintzinako euskal kondairak» saioarekin. Zikloari amaiera emateko, abenduaren 12an, Amaia Puinek «Zer daukazu patriketan?» ipuina kontatuko du.
Saio guztiak 17:30ean hasiko dira, eta 2018 eta 2023 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta egongo dira. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik izena eman beharko da, toki kopurua mugatua baita.
Izen-ematea
Saioetan parte hartzea doakoa izango da, baina aldez aurretik tokia erreserbatu beharko da. Saio bakoitza egingo den asteko astelehenean irekiko da izena emateko epea, eta plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Liburutegian bertan erreserbatu ahal izango da, 943 17 92 12 telefonora deituz, zenbaki horretara WhatsApp bat bidaliz edo biblioteca@ermua.eus helbidera mezu bat idatziz. Kasu guztietan, haurraren izen-abizenak eta adina adierazi beharko dira.
Haurrek ipuin-kontaketa saioez giro lasaian eta etenik gabe gozatu ahal izateko, garaiz iristea eskatzen da. Saioa behin hasita, ezin izango da aretora sartu.
Lotutako albisteak
Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat