‘Competencia oficial, kaleko eta doako zinemaren gaurko titulua

23.08.23
Cartel anunciador
Kultura eta Gazteria
Udako zine saioan, Orbe plazan, 22:00etatik aurrera

Udako zine saioak ‘Competencia oficial’" izenburua proiektatuko du gaur, Gaston Duprat eta Mariano Conh zuzendariena. 2021ean estreinatutako ekoizpen honek 114 minutu irauten ditu eta Orbe Kardinalaren plazan ikusi ahal izango dugu doan, 22:00etatik aurrera. Komedia beltza da; zinema zinemaren barruan.

Filmean parte hartzen duten aktoreen artean: Antonio Banderas, Penelope Cruz, Óscar Martínez eta Irene Escolar, besteak beste.

Sinopsia

Garrantzi eta prestigio sozialaren bila, enpresari aberats batek arrastoa utziko duen film bat egitea erabakiko du. Horretarako, onenak kontratatzen ditu: Lola Cuevas (Penelope Cruz) zinemagile ospetsuak eta bi aktore ezagunek osatutako izar taldea, talentu izugarriaren jabe, baina are ego handiagoarekin: Félix Rivero (Antonio Banderas) Hollywoodeko aktorea eta Iván Torres (Oscar Martínez) antzerkiko aktore erradikala. Biak mitoak dira, baina ez lagunik onenak. Lolak ezarritako proba gero eta xelebreagoen bidez, Felixek eta Ivanek elkarren aurka ez ezik, beren legatuekin ere egin behar diote aurre.

 

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian