Dantza, zirkua eta arte plastikoak "Sustrai" ikuskizunean, ostiral honetan Ermua Antzokian
Ostiral honetan, irailaren 18a, Ermua Antzokiak "Sustrai" Zirkuss konpainiaren ikuskizuna eskainiko du, dantza, zirku garaikidea eta arte plastikoen arteko topaketa proposatzen duen espektakulua. 20:30etik aurrera, mugimendua, akrobazia eta materia uztartzen dituen ikuskizuna gozatu ahal izango dugu Ermuan.
"Sustrai" Miren Barrena Arte Ederretako profesionalaren lanetik abiatzen da, eta lengoaia artistiko ezberdinak eszenatoki gainean daudenean zer gertatzen den aztertzeko duen interesetik. Eskaiolak garrantzi handia du bidaia honetan, gorputzak, formak eta mugimenduak sortuz, non espazio hutsak protagonismoa hartuko duen.
Zirkussetik diotenez, "Sustrai" k, gainera, bere akrobaten trebetasuna, ausardia eta berezitasuna barneratzen ditu, eta entropia kontzeptua hartzen du abiapuntutzat, “sortutako desordenak atzera bueltarik ez duela erakusten duen ariketa” batean.
Kulturaz gozatzeko proposamen ezberdin bat izango da, publikoa mugimendua, akrobazia eta arteen arteko elkarrizketa bultzatzera gonbidatzen duena.
Emanaldiak 70 minutu inguruko iraupena izango du eta sarrerek 12 euroko prezioa izango dute.
Lotutako albisteak
Laukoteak urriaren 17an, larunbatean, joko du Lobiano Kulturgunean, 20:00etan
Granadako abeslari eta konpositoreak kontzertua emango du urriaren 16an, 20:30ean. Bere musikan, letra landuak, soinu akustikoak eta rock melodikoa uztartzen ditu
Aste honetako zinema-programazioak lau film-proposamen eskainiko ditu Ermua Antzokian, publiko mota guztientzat: jatorrizko bertsio azpititulatuko zineklub-saio bat, bi film komertzial eta familia osoarekin gozatzeko abentura bat