Dena prest Folkez Blai musika lehiaketaren XIX. ediziorako

05.03.24
Sheila interpreta una pieza
Kultura eta Gazteria
Taldeak aurkezteko epea martxoaren 15etik maiatzaren 15era egongo da zabalik

Ermuko Udaleko Kultura Sailak Folkez Blai lehiaketaren edizio berria antolatu du. Musika lehiaketaren XIX. edizio honen helburua musika errotik sustatzea eta folk generoa jorratzen duten kolektiboen hedapen plataforma izatea da.

Lehiaketa bi fasetan banatzen da, eta martxoaren 15ean hasiko da lehenengoa. Bertan, bi disko baino gehiago argitaratu ez dituzten folk musika talde guztiek parte hartu dezakete. Horretarako, lau kantuz osatutako grabazioa bidali beharko dute – horietatik bi, gutxienez, euren abesti propio eta originalak –, baita taldearen argazki bat eta informazioa eta harremanetarako datuak ere, Ermuko Udaleko Kultura Sailera edo kultura@udalermua.net helbidera. Parte hartzeko epea maiatzaren 15era arte egongo da zabalik.

Aurkezten diren proposamen guztietatik, epaimahaiak sei talde aukeratuko ditu lehiaketaren bigarren faserako, hau da, irailaren 13an, 14an eta 15ean gure udalerrian egingo diren zuzeneko emanaldietarako. Folk jaialdi honetan X Fanekaes izango dute lagun, lehiaketaren aurreko edizioan irabazle izan zen talde valentziarra, eta baita generoan jada ibilbidea jorratu duen beste talde bat ere.

Irailaren 15ean, igandea, jakinaraziko da epaimahaiaren erabakia. Emanaldi guztiak amaitzean, 3.000 euroko lehen sari bat eta 1.500 euroko bigarren sari bat emango dira. Gainera, Folkez Blai lehiaketa irabazten duen taldeak gonbidatu gisa joko du jaialdiaren hurrengo edizioan.

Finalerako sailkatu eta sarituak izan ez diren talde guztiek 500 euroko dirulaguntza jasoko dute Ermura etortzeko gastuak ordaintzen laguntzeko.

Lehiaketaren xehetasun guztiak kontsultatu ditzakezu oinarrietan, Dokumentuak atalean.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen
Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin