Dena prest ipuin kontatze saioen denboraldi berrirako

11.10.23
Liburutegiak antolatzen du; euskarazko eta ingelesezko saioak daude. 'Story Time' hileko lehen saioan eta 'Arratsaldean kontu kontari' azkenekoan

Datorren larunbatean -urriak 14- hasiko da udal liburutegiak haurrentzat antolatzen duen kontakizunen zikloa. Lehen saioa ingelesez izango, 'All Aboard' titulua du eta Diversa-Crisek gauzatuko. Jarduera hau hilean bi larunbatetan egingo da Lobiano Kultur Gunean, eta helburua da ipuinen mundua hurbiltzea eta irakurketara animatzea, ahozko transmisioaren eta narrazio hunkigarri eta hurbilaren bidez.

Hilabete bakoitzeko lehen saioa "Story Time" izango da ingelesez eta azkena "Arratsaldean kontu kontari", euskaraz. Horietako bakoitza adin-tarte jakin baterako pentsatuta dago.

"Story Time" ko saioak 4 eta 9 urte bitarteko haurrentzat dira egokiak, eta "Arratsaldean kontu kontari" koak, berriz, 3 eta 8 urte bitarteko entzuleentzat.

Hasteko ordua 17:30etan da eta sarrera doakoa da, baina aldez aurretik erreserba egin behar da. Aurrez aurre egin daiteke liburutegian, 943 17 92 12 telefonora deituta, WhatsAppeko mezu bat idatzita (https://wa.me/34943179212) edo posta elektroniko bat bidalita biblioteca@udalermua.net helbidera. Kasu guztietan, haurraren izen-abizenak eta adina adierazi behar dira. Plazak inskripzio-ordenaren arabera esleitzen dira.

Saio bakoitzerako lekuen erreserba ipuin kontalaria egiten den aste bereko astelehenean hasiko da. 2023ko azken hiruhilekoaren xehetasunak kartelean.

Honako hauek dira hiruhileko honetarako programatutako saioak:

Urria:
Larunbata 14: "All Aboard" Diverxa-Cris taldearekin.
Larunbata 28: "Ipuin dibertigarriak", Sergio de Andresekin.

Azaroa:
Larunbata 4: "Uh oh, Stuck on an Island with Monsters!", Hannah Berryrekin.
Larunbata 18: "Joalduen soinua", Birjiñe Albirarekin.

Abenduan:
Larunbata 2: "Animal Party", Diverxa-Cris taldearekin.
Larunbata 23: "Zuhaitzek dena dakite", Birjiñe Albirarekin.

Azaleko irudia  www.freepik.es komunitateko diseinua da, bertatik hartutakoa.

Dokumentuak