Desfile koloretsua izan genuen Ihauterietako larunbat jaian

13.02.24
Kultura eta Gazteria
Inauterietako larunbatean giro aparta eta mozorro ugari izan genuen, irudimena, kolorea eta jantzien xehetasunak nabarmendu ziren

Larunbateko hotzak eta noizbehinkako euri zaparradak ez ziren batere etsigarriak izan mozorroak mimoz eta arretaz prestatu zituzten kuadrilla askorentzat. Euriak atsedena eman zuen desfilearen orduan, eta desfilean izena eman zutenei eta ez zutenei jantziak graziaz eta harrotasunez janzteko aukera eman zien. Parte hartzen ari zirenen eta inbidia osasungarriz begiratzen zutenen gozamena ekarri zuen desfileak.

2024. edizio honetako talde irabazlea "La boda de San Ignasia" izan zen, xehetasun guztiekin kontatu zuen ezkontza festak, ezkongaiak, Citröen 2CV auto bikolore eta deskapotable bat, ohorezko damak eta lekukoak, apaiza, arrak, gonbidatuak eta dotorezia handia.

Bigarren saria Erdi Aroko taldearentzat izan zen, gurdi ibiltaria, legenarduna, juglareak, musikariak, ostalariak, zaldunak eta abar zituena.

Erabakia ez zen batere erraza izan, izan ere, aurten oso landuak izan dira eta kuadrilla talde askok merezi zuten sarituak izatea. Hala ere, oinarriek bi sari finkatzen zituzten eta horiek aukeratu ziren. Aipagarriak dira "Zaldiko-maldikoa " Elfoen herria", Asterix eta Obelix erromatarrekin batera, druidak, potreta magikoarekin marmita, "Nocheochentera" kassete zintarekin, "King Africa", Heidi, Clara, Pedro eta ardiak, "Charlie eta txokolatearen fabrika", Danborrada, Motorzaleak eta "Oktober fest" animatua, besteak beste.

Laburbilduz, gogoan gordetzeko edizio borobila.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin