Doako areto-futboleko bigarren txapelketa, 2008tik 2013ra jaiotako gazteentzat
Gazteria udal sailak eta talde sustatzaileak areto futboleko txapelketa berezia antolatu dute, "Ermuko II,Gazte Futbito Txapelketa" izenburupean, 2008tik 2013ra urteen artean, biak barne, jaiotako gazteentzat. Txapelketa hori doakoa izango da eta izaera ludikoa izango du, lehiakortasuna alde batera utzita. Taldeen lehen eta bigarren faseak izango ditu, eta ekainaren 22tik 25era jokatuko da, Betiondoko kiroldegiko pistan. Iaz 130 gaztek hartu zuten parte.
Txapelketa horretan gehienez 16 taldek eman ahal izango dute izena, gutxienez 7 eta gehienez 11 lagunez osatua. Talde horiek emakumezkoak, gizonezkoak edo mistoak izan daitezke. Parte hartu nahi duten taldeen kopurua gehiago bada zozketa bat egingo da; zozketa horretan lehentasuna izango dute Ermuan erroldatutako 4 kide edo gehiago dituzten taldeek. Sailkapenik onena lortzen duen taldeko kideek herriko jatetxe bateko afaria eta San Mames Museorako sarrerak jasoko dute.
Antolatzaileek jarduera arautuko duten oinarriak eta izena-emateko orria argitaratu dituzte. Paperezko alea udal liburutegian baino ez da emango. Parte hartu nahi duten 14 urtetik beherako gazteek gurasoen edo legezko tutoreen baimena aurkeztu beharko dute. Ale hori liburutegian ere jaso ahal izango da. Parte-hartzaileek agiri ofizial baten bidez egiaztatu beharko dute beren adina.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 689 04 25 71 telefonora edo idatzi gazteria@ermua.eus helbide elektronikora.
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Ermuko Udaleko Kultura Sailak Txinako eta Japoniako gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra antolatu du, 18 urtetik gorakoentzat. Azaroko astelehenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Lobianon