Dolua herriko kirolean

26.02.25
Kirolak
Gizartea
Ermuak 18:00etan agur esangoo dio Olatz Bouzori, E.K.E.ko Errotabarriko presidentea eta sortzaileetakoa izandakoari

Herriko kirola dolutan dago eta, bereziki, Errotabarri Eskubaloi Kirol Elkartea. Asteartean zendu zen Olatz Bouzo Gerenabarrena, gaurkoan Errotabarri denaren sortzaileetako bat. Gaur egun elkarteak egitura finkatua du eta aski ezaguna da, bere ibilbide eta lan sendoagatik. Olatzek emakumezkoen elkarte eratu berriko lehen presidentea izatea gain hartu zuen. Denbora luzez, aitzindari talde haren aurpegia eta agerikoena izan zen.

Etsipenik gabe, talde teknikoa, laguntzaileak eta boluntarioak bilatu zituen, eta guztiek hartu zuten beren gain konstituzioaren lan eskerga. Baita proiektua aurrera ateratzeko behar zuten laguntza ekonomikoa ere. Federazio- eta erakundeetan egon zen. Errotabarrik eta udalak sinatu zuten lehen hitzarmenaren erantzule izanik,  taldeen beharrizan eta lehiaketa-gastuei aurre egiteko. Ekimena hazi egin zen eta guregana iritsi da, egun ezagutzen dugun bezala.

Azken batean, Olatzek gidatu eta sendotu zuen Errotabarri; erreferentzia da kirol piste tan  ehun jokalarien fitxa baino gehiago izanik, zaletuen eta eskubaloiko familia zabalaren adibide. Bere oroitzapena, lana eta adibidea geratzen zaizkigu. Sekulako pasioa.

Tratu atsegin, izaera ona eta irribarre zintzokoa zen. Errotabarri proiektuaren jarraipenaren alde egin zuen beti, eta taldeak gaurko arratsean sentimenduz esango dio agur. Hileta elizkizuna 18:00etan izango da, Santiago Apostoluaren parrokia-elizan.

Lotutako albisteak

Imagen
15.07.25
Udalbatzak gaur ezohiko Osoko Bilkura izango du

Gai-zerrendak hamalau puntu ditu; horien artean, kredituak gehitzeagatik aurrekontua aldatzea, Lobiano erabiltzeko erregelamendua, 2025eko Lanpostu Zerrenda aldatzea edo erakundeko euskara normalizatzeko plan estrategikoa onartzea
Imagen
10.07.25
Azaleko minbizia prebenitzeko modurik onena, eguzkitik babestea da

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera