Elektrojaia bafleak piztuko ditu gaur bere XV. urteurrena ospatzeko

30.06.23
Imagen
Plano que recoge la distribución de espacios
Kultura eta Gazteria
Hamabosgarren urteurrena ospatuko dute gaur -ekainak 30- eta bihar -uztailak 1-

Gaur hasiko da ‘Elektrojaia’, jaialdiaren bezpera edo aurreko egunarekin. Musika saio ziragarri eta dardaratsua arratsaldeko 17:00etan hasiko da Martxoak 8 plazan, eta etenik gabe jarraituko du gaueko 10ak bitartean. Bost ordu horietan bertako artista ezagunek musika proposamenak egingo dituzte. Programazioak eta kartelak adierazten duenez, ordu eta laurdeneko saioak izango dira eta hurrenez hurren, ondoko DJak pintxatuko dute, Ash-ek jardunaldiari hasiera emango dio; ondoren, Araujo eta Ander Blanko etorriko dira. Javier Delgadok itxiko du jaialdia eta 20:45etik aurrera.

Egun nagusia biharko larunbata izango da, Betiondon, arratsaldeko 5etatik goizaldeko 04:00ak arte, etenik gabe. Betiondok bi eszenatoki izango ditu: ‘nagusia' eta 'old school room' karpakoa. Handienean eta publikoari irekita dagoen horretan arituko dira, ordena honetan, honako hauek: Stan Garac B2B Erikss; Javier Ganuza, Araujo, Sebita eta Pushmann, David Meiser eta Dj Pepo kartelburuak.

Bertako DJak aldiz, eremua bilduagoan jardundo gute, bertatik arituko direlarik DJ Bixent, Blanko, Montxo, lñigo Díaz, Ash, Nei, Markos, Pirate, I+D edo Ann. Musika elektronikoa sortzen eta urtzartzen maisu direnak.

Pepo DJ-a aurtengo karteleko burua da, David Meiserrekin batera. Bere ibilbidea areagotu eta barietatea atsegin duen publikoa erakartzen duten techno musikako bi profesional. Sarrera doakoa da, eta jaialdiaren gunean edarientzako txosnak egongo dira. Jateko, aldiz, Foodtruck Tipi-Tapa, zerbait sabeleratzeko. Aurten, jasangarritasunaren mesedetan, edariak 15. Urteurreneko edalontzi berrerabilgarri propio batean bakarrik zerbitzatuko dira, hori euro bateko prezioan (1 €) salduko delarik.

Elektrojaia Taldeak antolatzen du jaialdia, Ermuko Udalaren eta ekitaldia babesten duten marken laguntzarekin. Antolatzaileek dagoeneko zabaldu dituzte ekitaldia arautuko duten arauak.

Lotutako albisteak

Imagen
15.05.25
2025eko Santixauak: kartela eta suziriak nork botako aukeratu da

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da
Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude