Elektrojaia, XVI. edizioari ekiteko prest

25.06.24
Kultura eta Gazteria
Musika elektronikoaren festa ostiralean eta larunbatean ospatuko da

Elektrojaia Taldea elkarteak izen bereko musika jaialdiaren edizio berri bat antolatu du asteburu honetarako. Elektronikako 16 artista elkartuko dira ostiralean eta larunbatean gure herrian, beste horrenbeste orduko festa eta dibertimendurako.

Martxoaren 8an, Nie, Pirata, Ash, Araujo eta Sebitaren DJ set-ak izango dira ostiral honetan, hurrenez hurren, 17:00etatik 22:00etara.

Hilaren 29an, larunbata, jaia Betiondoko aparkalekura lekualdatuko da, etengabe musika eskainiko duten bi agertokirekin, 17:00etatik 04:00etara, honela:

Main Stage Old School Room
Ordua DJ-a Ordua DJ-a
17:00-18:00 Araujo 17:00-18:15 Sebita
18:00-19:00 Ash 18:15-19:30 DJ Bixent
19:00-20:00 Pirata 19:30-21:00 Thomas Totton
20:00-21:00 Blanko 21:00-22:30 Iñigo Díaz
21:00-22:00 Ann 22:30-23:30 Nei
22:00-00:00 Jesús Riaño 23:30-00:45 Javier Ganuza
00:00-02:00 Adriana López 00:45-02:00 Markøs
02:00-04:00 Ben Sims 02:00-03:30 Jon Malax

Urtero bezala, Elektrojaiako edozein ekitalditarako sarrera doakoa da, eta Ermuko Udalaren eta Ermua Gazte Puntuaren laguntza du ekitaldia antolatzeko, marka babesle ezberdinez gain.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza