Elikagaien eta diru-dohaitzen bilketa Saharar herriarentzat

11.02.26
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Erakundea
Gizartea
'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei

'Rio de Oro' GKEak Karabana Solidarioa 2026 abian du, saharar errefuxiatuentzako elikagaiak eta diru-dohaintzak bildu eta bidaltzeko. Ermuko Udala erakunde honen jarduerarekin elkarlanean ari da, Saharar Herriari Laguntzeko Urteko Programaren barruan.

Ekimena eskualdekoa da, eta herritarrek parte hartzeko hainbat bide aukeratu ahal izango dituzte. Batetik, Durangaldeko eskualdean ikastetxeetan eta herri bakoitzeko ohiko lekuetan biltzen dira elikagaiak. Izan ere, ematen den arroz edo lekale kilo bakoitza elikagai bat baino zerbait gehiago da, itxaropena ere bada. Aurten laguntza humanitarioaren beharra are handiagoa da, laguntza hori nabarmen murriztu delako, horrek dakartzan ondorio tamalgarriekin, osasun krisiak eta Marokorekin berriki izandako gatazka militarrak larriagotu baitute egoera.

Saharako gobernuarekin koordinatuta, honako produktu hauek biltzea erabaki da: arroza, pasta, lekaleak, atun latak, oliba olioa, sardina latak eta konpresak.

Bestalde, Bizum edo banku-transferentzia bidezko dohaintzen bidez ere lagundu ahal izango da kanpainarekin, eta horiek errefuxiatuentzako elikagaiak erosteko erabiliko dira. Dohaintzak hiru motatan edo kopurutan sailkatzen dira:

 
6 euro Arroz, pasta, azukre eta lekale kilo bana
9 euro Arroz eta lekale kilo bana, litro bat olio eta konpresa pakete bat
15 euro Pasta eta lekale kilo bana, hiru atun lata, konpresa pakete bat eta sardina lata bat

Bizum bidez dohaintza bat egiteko, sartu aplikazioan, hautatu Egin dohaintza aukera eta bilatu 'Rio de Oro' GKEa 01955 kodearekin. Banku-transferentzia bat aukeratuz gero, erakundeak Laboral Kutxan duen kontu-zenbakia ES90 3035 0129 11 1290034483 da.

Kanpaina amaitzean, Rio de Orok 24 tonako trailer handia bidaliko du Tindufeko errefuxiatu-esparruetara, laguntza humanitarioko tonekin, inflazioak eta gerrak ezinezko egiten baitute familia saharar askok oinarrizko produktu jakin batzuk erostea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea
Imagen
01.09.26
Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio

Urteko azken lauhilekoari dagozkionak