EMOEk antolaturiko aukera azokak jende ugari bildu du ireki eta lehen orduetan

05.03.09
Gizartea

Ermuan merkataritzako aukera-azokaren edizio berria izanen dugu gaurtik larunbat gauera bitartean. Azoka Bizkaia Etorbideko etxabeko lokal batean jarri da eta gaurtik larunbat iluntzera bitartean egongo da zabalik. Azoka Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkarteak antolatu du Udalarekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren babesaz. Azokara elkarteko kide diren hamar denda bildu dira. Horiek guztiak amaitzear dugun negualdiko produktuak eskaintzen dituzte. Azoka horretan ehungintza eta arropak daude, heldu, haur, gazte eta jaio berrienak, oinetakoak, mertzeria-gaiak eta osagarriekin batera. Azokak bere ordutegi propioa izango du, goizez eta arratsaldez. Goizeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara artekoa izango da eta, arratsaldez, de 17:00etatik 21:00etara. Gaurtik larunbatera, biak barne.

Ekimena gaur goizean ireki da eta azokatik eta bertan jarritako saltokietatik bisitari asko pasa dira. Goizean giro polita izan da, herritar eta erosle ugari bildu baitira. Horretarako, kokapen berria edukitzeak eta leku estaliak egoteak ere lagundu egin du, goiza hots eta euritsua izan baita. Ekimenean parte hartuko duten dendak ondorengo zerrendan jasotzen dira: Izagirre, Boress, Dskaro, Kenke, Horacio moda hombre, Margel, Elástic, Gutiérrez, Calzados Eva eta Peque´s.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Errekalde errekuperatzeko proposamenak aurkeztu dizkio Haurren Kontseiluak alkateari

Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza