Enplegu Zentroa Torreta Etxera lekualdatuko da aldi baterako
Udal Enplegu Zentroaren instalazioetan, Konbentukoa kaleko 5. zenbakian, hobekuntza lan txiki batzuk egingo dira datozen asteetan. Horregatik, abenduaren 4tik aurrera, zentroko ohiko zerbitzu guztiak Torreta Etxean (Bizkaia etorbidea 15) eskainiko dira aldi baterako.
Obrak urtarrilaren 8ko astean amaituko direla aurreikusten da; data horretatik aurrera, Enplegu Zentroak bere ohiko instalazioetan irekiko ditu ateak berriro. Torreta Etxean dagoen bitartean, zerbitzuak ordutegia mantenduko du: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara.
Zentroak hainbat laguntza eta babes zerbitzu eskaintzen dizkie herritarrei:
- DSBEarekin eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrerarekin lotutako izapideei buruzko informazioa eta laguntza
- Informazioa eta laguntza SEPErekin lotutako izapideetan, hala nola langabezia-prestazioan eta subsidioan
- Profesionaltasun-ziurtagiriei buruzko informazioa
- Lan-merkatuari buruzko informazioa
- SEPErako, Gizarte Segurantzarako eta Lanbiderako hitzordua lortzea
- Lan-bizitza dokumentua lortzea
- Bajako administrazio-egoeratik alta ematera aldatzea Lanbiden
- Hasierako alta eskatzea Lanbiden
- DARDE berritzea -langabezia pasatzea-
- Curriculum Vitaea sortzea
- Lanbideko Curriculum Vitaea eguneratzea
- Aurkezpen-gutunak egitea
- Enplegu-agentzietan, ABLEetan, enplegu-atarietan eta beste enpresa batzuetan izena ematea
- Lan eta prestakuntza eskaintzetan bilatzea eta izena ematea
- Enplegu-bilaketa hobetzeko tailerrak
- Interneterako konexioa duten ordenagailuak eta inprimagailuak eskura izatea pertsona baten laguntzarekin, enplegua bilatzearekin eta prestakuntzarekin lotutako era guztietako izapideak egiteko
- Enplegua bilatzeari buruzko liburuen mailegua
- Enplegu-bilaketa antolatzeko hitzorduak orientatzaile batekin
- Lan-elkarrizketak prestatzea
- Enpresen zerrendak lortzea
Laguntza sakona, bulegoan arreta pertsonalizatua edo Lanbideko zure hautagaitzan aldaketak egiteko laguntza behar badituzu, lan-orientatzaileak izango dituzu bertan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horretarako, deitu 943179010 telefonora, 1308 edo 1310 luzapenak erabilita, edo bidali mezu bat centroempleo@udalermua.net helbidera.
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailak finantzatutako ikastaroak 11 plaza eskaintzen ditu, eta 45 urtetik gorakoei, iraupen luzeko langabeei eta/edo gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan daudenei dago zuzenduta
Urteko azken lauhilekoari dagozkionak