Entretenimendu digitalak ahalbidetuko lanbide berriekiko hurbilpena 'Dex Durangaldea'aren eskutik

24.11.23
Participantes en la mesa redonda
Ekonomi Sustapena
Ekitaldiak 227 gazte bildu zituen, sortzaileen testigantzak entzun eta Euskadin RRSStik bizitzea posible ote den hausnarketa partekatuz

Gaztedik eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako "Dex Durangaldea" ekitaldiak eskualdeko 16 eta 30 urte bitarteko 227 gazte bildu zituen, eta sare sozialek eta entretenimendu digital berriak ahalbidetzen dituzten enplegagarritasunari eta etorkizuneko lanbideei buruzko xehetasunak ezagutzeko aukera izan zuten.

Durangoko Plateruena Antzokian ospatu zen "Dex Durangaldea" ekitaldia giro atsegin eta gozagarrian garatu zen gazteentzat. Goizez zein arratsaldez, jarduera ugari antolatu ziren: sare sozialei lotutako enplegagarritasuna, 3D inprimaketari eta errealitate birtualari buruzko tailerren eremuaren bidezko ikaskuntza, iritzi-korronteak sortzen edo gidatzen dituzten produktuen edo zerbitzuen preskriptoreekin egindako topaketak – "influercers" izenekoak –, zuzeneko hiri-musika eta bideojokoen gunea.

Durangaldeko 227 gaztek entzun zituzten sareetan profilak dituzten lau gazteren testigantzak eta esperientziak, iruzkinak eta gomendioak egiteko. Euskal influencerren talde horrek Euskadiko sare sozialen munduko erronkei eta lan-aukerei buruz hitz egin zuen. Eragin handiko digital horien testigantzen bidez, gazteek gogoeta egin eta sare sozialetan ondo lan egiteko baldintzak ezagutu ahal izan zituzten, haien bidez bizitzearen bideragarritasunari buruzko azterketa bat eginez eta jarduera horren inguruko ikuspegi erromantikoa desmitifikatuz.

Mahai-ingurua eta gainerako ekintzen argazkiak dexdurangaldea.com eta gaztedidurangaldea.eus atarietan ikusgai dituzue.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
Energia Egunaren bigarren edizioa ospatuko dugu Ermuan

Urriaren 24ko larunbatean, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean
Imagen
13.07.26
‘Aclima’ klusterrak eta hainbat garapen-agentziek ontziei buruzko araudi berrira egokitzen lagunduko diete industriei

Horien artean EGAZ Txorierri, Enkarterri, Ermua eta Meatzaldea daude, negozio eredu zirkular eta leahiakorragoak bultzatu nahi dituztenak
Imagen
06.07.26
EmakumeEkin: emakumeen lidergoko adibideak enpresan

Ermuko alkateak hasiera emango dio ekitaldiari