Ermua Antzokiak ‘Aitatxo' eta ‘Ídolos' filmak proiektatuko ditu aste honetan
Ermua Antzokiak beste lau nobedade zinematografiko proiektatuko ditu aste honetan. Osteguneko zineklubak 'Aitatxo' (JBA) zinta eskainiko du, jatorrizko euskarazko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Mallabiko Anakotz Lasarte Zangitu bizilagunaren jatorrizko ideian oinarritutako lana da. Aitatxo dokumentalak seme/alaba baten galeraren dolua azaltzen du aitaren begiradatik. Seme-alabaren bat galdu duten lau aiten testigantzaren bitartez, dokumental honek aiten sufrimendua eta dolu eskubidea plazaratzen ditu. Bakoitzak egoera honi nola aurre egin dion azalduko da dokumentalean. Gizarteak duen genero begirada apurtuz. Ama gutxietsi gabe aitei hitza emanez horrelako egoeren aurrean, esperantza mezua zabalduz.
Zine komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, ‘El hombre menguante’ izeneko film luzea ikusi ahal izango dugu. Jan Kounenek zuzendutako ekoizpen galiarra, 99 minutuko zientzia fikziozko istorioa. Paul aita eredugarria da eta ontzigintzako enpresa baten jabea. Itsasoko ohiko bainuetako batean, gertaera meteorologiko bitxiaren lekuko da. Une horretatik aurrera, Paul azalpen zientifiko posiblerik gabe hasten da uzkurtzen.
Asteko bigarren proposamen komertziala ‘Ídolos' da, motoziklismoaren kirolari buruzko zinta, sakoneko drama batekin. Mat Whitecrossek zuzendutako ekoizpen espainiarra da, bi ordu pasatxokoa. Edu moto-pilotu gazte oldarkorra da, zeina ekipoek beren taldean eduki nahi ez dutena. Elik, Moto2ko Aspar Team taldeko buruak, aukera bat eskaintzen dio, baldin eta bere aita Antonio Belardik entrenatzen badu. Óscar Casas eta Ana Menarekin. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu, hurrenez hurren.
Azkenik, haurrentzako saioan, igandean, 17:00etan, ‘La bicicleta de Bartali’ izeneko animazio italiarra ikusi ahal izango dugu, 83 minutuko zinta. Gino Bartali erresistentziaren heroia izan zen, bere bizikleta erabili zuena, lehiaketako txirrindulari gisa eta Frantziako Tourraren irabazle gisa zuen ospea, ez bakarrik Italia okupatzen zuten tropa alemaniarrak engainatzeko, baita Bigarren Mundu Gerran ehunka familiari ihes egiten laguntzeko ere.
Lotutako albisteak
Programazioa osatzen dute ‘El hombre memguante' eta ‘La bicicleta de Bartali' filmek
Eguraldia lagun izan zen Inauteriak hasteko egunean
Gaurko jarduerak oilarraren jokoa, Xaibor DJaren emanaldia eta Ermua Kantuan kalejira izango dira