‘Oilarraren jokoak’ hasiera emango 2026ko Inauteriei
Gaur hasiera emango diogu Ermuan aurtengo Inauteri festari. ‘Eguen zuri’ egunak ekintza egitarauari hasiera emango dio. Gaurkoan bi jarduera nagusi izango ditugu; batetik herriko ikastetxeek antolatzen duten ‘Oilarraren jokoa’, zeina herriko Orbe Kardinalaren plazan jokatuko den, arratseko 4etatik hasita. Lehen Hezkuntzako ikasleek goizez eskola edukiko eta arratsaldez mozorroturik joango gelara, ondoren festaz eta kaleko jardueraz gozatzeko.
Joko horretan herriko ikastetxeetako hainbat ikaslek parte hartuko dute, aterako direnak zozketa bidez aukeratzen dira, aldez aurretik izena eman duten guztien artetik. Parte hartzaileek plaza zeharkatu beharko dute oilarra gordetzen duen kaxaren bila, begiak estalita dituztela, ikusleek ‘eskuma’, ‘ezkerra’ edo ‘zuzen’ segitzeko gomendioak ematen dizkioten jarraibideei eta musikari so eginez. Aurtengoan ere ez da animalia bizirik erabiliko, azken urteetan egin bezala horren ordez figura bat jarriko ontzian. Saria eskuratuko dute plazatik atera eta frontoian jarritako kutxaraino iritsi eta kaxa ukitzen duten partehartzaileak. Irabazleak buztinezko oilarra eta 30€ko erosketa txekea eskuratuko dute, herriko dendetan eskola edo kirol materiala erosi ahal izateko.
Jarraian, arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera Xaibor DJak musika jarriko du jaia girotzeko, iluntzera arte. Eta 19:00etan, Ermuan Kantuan kalejirari hasiera emango zaio.
Ostiralean, ‘Hartza Eguna’
Ostiralean, ‘bariku mehe egunez’ egitarauak aurrera egingo du. Eguna Euskal Birusa elkartean bultzatu eta antolatzen duen ‘Hartzari’ dedikatuko zaio. Ekitaldi horren antolakuntzan ondoren zerrendatzen direnek parte hartzen dute: Anaitasuna ikastola, Ongarai, Eskolabarri, Sallabente eta San Pelayo ikastetxeek, herriko Kaltxango AEK euskaltegia eta Deba Beheko Bertso Eskola, Alboka Musika Eskola eta Antxitxiketan. Talde horietako kideek kalejiran aterako dira, arratsaldeko sei eta erdiak geroztik, udaletxeko balkoitik testu edo pregoia entzun ondoren. Kalejira udaletxe aurretik abiatuko da, animalia harrapatu ondorengo eta Guillermo Bengoetxea, ‘Txindurri’, zenak idatzitako koplak kantatuz kalerik kale. Kalejira hori Alboka Musika Eskolako trikitilariek girotuko dute.
Lotutako albisteak
Otsailetik apirilera komiki eta nobela grafikoak sustatuko dira irakurketa material gisa
'Rio de Oro' elkartearen karabana solidarioak laguntza humanitarioa bidaliko die Tindufeko errefuxiatuei
'Liburuak familian' eta 'Liburuez gozatu' euskarazko haur eta familientzako irakurketa-klubak otsailetik apirilera gauzatuko dira