Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu
Ermua Antzokiak abenduko programazioari hasiera emango eta lau filma berri eskainiko ditu aste honetan. Osteguneko zineklubean Yorgos Lanthimosek zuzendutako 'Bugonia' filma ikusi ahal izango dugu jatorrizko bertsioan, azpitituluekin. Zientzia-fikziozko thrillerra da, non bi gaztek konpainia handi bateko presidentea bahitzen duten, Lur planeta suntsitzeko erabakia duen estralurtarra dela sinetsita. Ostegunean, 20:30ean.
Zinema komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, ‘Los Tigres’ film luzea eskainiko da, Alberto Rodriguezek zuzendu duen ekoizpen espainiarra. Urpekaritzari eta drogei buruzko thriller dramatikoa da. Istorioak kontatzen duenez, itsasoari lotutako bi anaiek arazo ekonomikoak dituzte, eta egoera hori alda daiteke kokaina-kantitatea ezkutatuta aurkitzen dutenean Huelvako zama ontzi batean. Aktore nagusiak Antonio de la Torre eta Barbara Lennie dira.
Asteko bigarren proposamen komertziala 'Die, my Love' da, Lynne Ramsayk zuzendu eta Ipar Amerikan ekoitzitako thriller psikologikoa. Bikote gazte eta maitemindua New York utzi eta landetxera joango da bizitzera, heredatu duten etxera; bat-batean, emakumeak errealitateari eutsi beharko dio, hura kontsumitzeko mehatxua egiten duen psikosiaren aurrean. Jennifer Lawrence eta Robert Pattinsonekin. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, haur eta familientzako igandeko emanaldian, 17:00etan, Ana Murugarren zuzendariaren ‘Cuerpos locos’ fantasiazko komedia ikusi ahal izango dugu. Aktoreen artean Paz Padilla, Antonio Resines eta J. Manuel Montilla "El Langui" daude. Hamar urteko neskato batek eta bere amaorde izango denak magia bitxi batengatik trukatzen dituzte beren gorputzak, fenomeno meteorologiko ezohikoa gertatzean.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da