Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

01.12.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Erakundea
Gizartea
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu

Ermua Antzokiak eta Lobiano Kulturguneak 2026ko urtarriletik maiatzera bitartean eskainiko duten kultur programazioa aurkeztu du gaur Ermuko Udalak. Kalitatezko 19 ikuskizun dira, tartean, musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia-ikuskizunak bildu direlarik.

Alkateak prentsaurrekoan azpimarratu duenez, "denboraldi freskoa da, gertukoa eta edonork gustuko zerbait aurkitzeko pentsatua dagoena". Alkateak azpimarratu duenez, Udalaren konpromisoa kultura irisgarria, plurala eta guztion eskura jartzea da.

Izen handiak eta ahots berriak uztatzen dituen musika eskaintza

Musika programazioari dagokionez, Paloma San Basilio nabarmendu behar da, 'Dulcinea' ikuskizunarekin datorrena agertokiei agur esateko biran. Eta baita jarraitzaile asko dituzten artista berriak ere, esaterako, 'Bely Basarte', 'Queralt Lahoz' eta 'Puño Dragón' rock alternatiboko taldea. Estatuko eta nazioarteko artisten hainbat blues kontzertu ere izango dira.

Egungo antzerkia, umorea eta irakurketa garaikideak

Proposamen eszenikoen artean, honako hauek nabarmentzen dira: ‘El lenguaje de las flores’, Mikel Losada aktore ermuarraren parte-hartzearekin; ‘Pero no se lo digas’ komedia, Agustín Jiménez, Sara Escudero eta César Caminorekin; ‘Romeo y Julieta’ lanaren berrinterpretazio garaikidea; edo ‘Marcela’, Leticia Doleraren zuzendaritzapean, Kixoteko pertsonaia berezienetakoa ikuspegi feministatik aztertzen duena.

Haurrentzako proposamenak, dantza eta zirkua

Haur eta familiak ondoko ikuskizunak izango ‘Go!azen 12.0’; ‘Zerua lapurtu dute’ edo ‘Amama’, Aukeran Dantza Konpainiaren eskutik. Zirkuss konpainiak ‘Sustrai’ aurkeztuko du, goi-mailako akrobaziak eta eszenaratze indartsua uztartzen dituen zirku garaikideko ikuskizuna.

Hizkuntza- eta lurralde-aniztasuna

Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko artisten ikuskizunak izango dira, euskaraz, gaztelaniaz eta beste hizkuntza batzuetan. Publiko oso ezberdinekin konektatzeko eta udalerriko kultur irekiera indartzeko bokazioagatik.

Sarreren salmenta

Ikuskizun guztietarako sarreren salmenta abenduaren 11n goizeko 9:00etan hasiko da, bai online www.kutxabank.es atariaren bidez, bai aurrez aurre Lobiano Kulturgunean (Goienkale, 10).

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko
Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko