Ermua Antzokiak filma anitz eta denetarikoak programatu ditu
Proiekzioak ostegunean hasiko dira zineklub saioarekin. Bertan, ‘Laburbira’ 2023 euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria ikusi ahal izango dugu, aurten 7 film laburrez osatutako bilduma aparta biltzen duena. Mota guztietako filmez osatua, edukiz zein estiloz; film laburren sorta hau egungo euskal zinemaren erakusgarri bikaina da. Ostegunean 20:30etatik aurrera.
Zine komertzialari dagokionez, larunbatean eta astelehenean 19:30ean eta 20:30ean, hurrenez hurren, ‘El extraño’ filma ikusi ahal izango dugu. Chloe Okunok zuzentzen du eta beldurrezko thriller psikologiko bat da. Neska gazte bat apartamentu berri batera joan da bizitzera bere senargaiarekin, parean bizi den gizon batek oinazetu eta jazarri du aurreko eraikinetik.
Aste honetako bigarren proposamen komertziala ‘Bajo terapia' zinta da. Gerardo Herrerok zuzendutako ekoizpen espainiarra, aurten bertan estreinatua. Komedia dramatikoa da eta larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu. Hiru bikotek ezohiko talde-terapia saio batera joan dira. Psikologoak aginduak dituzten gutun-azalak utzi dizkie, eta bikoteek denen artean aztertu beharko dituzte. Malena Alterio, Alexandra Jiménez, Fele Martínez eta Eva Ugarte aktoreek interpretatzen dute.
Azkenik, igande arratsaldeko 17:00tan ‘King, mi pequeño rey' ekoizpen frantsesaz gozatzeko aukera izango dugu. Abenturak eta animaliak uztatzen dituen komedia da. Pasa den 2022an estreinatu zen eta 105 minutu irauten du. King, animalien trafiko-sareko lehoikumea, Frantziako aireportu batean ihes egitea lortzen ari da. Galduta, 12 eta 15 urteko Ines eta Alex gazteen etxean babestuko da. Aurkitzen dutenean, umeek Afrikara eraman eta beren habitatera itzultzeko ideia eroa izan dute.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean