Ermua Antzokian 'Viva la Pepa' antzezlana ikusgai
‘Pentación Espectáculos’ konpainiak ‘Viva la Pepa' tituluko antzezlana dakar Ermua Antzokira ostiral honetan. Ikuskizuna iluntzeko zortzi eta erdietan hasiko da. Antzeztokian Pepa Rus aktore izango dugu, 70 minutu irauten dituen bakarrizketan. Lana Juan Luis Iborra eta Sonia Gomezek idatzitakoa da, lehenengoak zuzendaritza lana ere egiten duelarik. Egiaz beteriko komedia da, egia baita komedia onenaren jatorria. Jesus Cimarro ermuarrak ekoitzi du lana. Sarrerek 10 euroko prezioa dute eta aldez aurretik eros ditzakegu Lobiano Kulturgunera bertara joanda astelehenetik ostiralera 9:00etatik 21:00etara, Kutxabank entitatearen webgunean eta bere orotariko kutxazainetan. Eta txarteldegian, emanaldia hasi baino lehen. Antzezpenak ordu eta hamar minutu irauten du.
Sinopsia
Pepa etorkizunik gabeko emakumea da, bikiren ama ezkongabea, arnasten duen aireak elikatuta soilik bizi dena eta, agian, hainbeste mingostasunaren aurrean inoiz galtzen ez duen positibotasunak eta irribarreak.
Baina bat-batean dena aldatzen da eta, gautik goizerako tartean, heroi bihurtzen da nahi gabe. Komunikabideek egungo pertsonarik ezagunena bihurtzen dute, eta politikariek, kazetariek eta telebista-saioek elkarren artean lehiatzen dute beraiekin edukitzeko.
Bere bizitza grisa arrosa bihurtzen ari dela dirudien arren, laguntzak emateko egin izan dizkioten promesak, seme-alabentzako, alokairurako, edozertarako, laster ahazten dituzte. Hainbeste gezurren aurrean, Pepak mahai gainean ukabilkada bat eman eta gidaritza hartzea erabakitzen du, oraindik ospea erabat galdu ez duela aprobetxatuz. Bere hiriko alkatea izan nahi du, Melillako alkatea. Nork dio ezinezko dela?
Lotutako albisteak

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira