‘Ermua kulturarteko herria 2026’

28.05.26
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza
Erakundea
Gizartea
Gaurtik larunbatera Kulturarteko Jaiaren aurtengo edizioa gauzatuko dugu

Ermua bizitzaz, erritmoz eta zaporez beteko da larunbateko Kulturen arteko Jaian, kultura ezberdinetako bizilagunak bilduko dituen jardunaldi zirraragarri honetan.

Gaur eguerdian plazan egingo den irratsaioarekin hasiko da. SER kateak "Hoy por Hoy" saioa emango du zuzenean, eta immigrazioaren aurkako diskurtsoek gugan eta gure familiengan, bigarren eta hirugarren belaunaldiengan duten eraginari buruzko eragileen iritziak bilduko ditu. Euskal Behatokiko Arkaitz Fullaondok, Larraitz Zumetak eta Ermuko Etorkinen Elkarteek parte hartuko dute. Gaur eguerdian, zuzenean, 12:20etatik 14:00etara.

‘Ermua kulturarteko herria 2026’ lelopean, Orbe kardinalaren plaza kultura-adierazpen hainbaten mosaiko bihurtuko da: musika, dantza, gastronomia, haurrentzako tailerrak eta munduko hainbat txokotako tradizioak, -Senegalgo borroka kasu-, elkartuko dira desberdin egiten gaituena eta, batez ere, komunitate egiten gaituena partekatzeko, elkarrekin bizitzeko eta ospatzeko.

Jardunaldi honek jai-esperientzia paregabea eskainiko du, eta era berean, errealitate eta kultura desberdinak hurbiletik erakutsi ahal izateko gunea ere izango da, elkar ezagutzetik erakartzeko, gure udalerrian elkarrekin bizi diren nortasun kulturalen ulermena eta estimua sustatzeko.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea
Imagen
01.09.26
Liburutegiak jarduera programari hasiera emango dio

Urteko azken lauhilekoari dagozkionak