Ermua-Mallabia OLHUIk Abian Azokan parte hartuko du

16.02.24
El IMFPB Ermua-Mallabia, en la Feria Abian
Hezkuntza
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua
Debabarreneko Lanbide Heziketako Azoka otsailaren 28an, 29an eta martxoaren 1ean izango da Eibarren

Abian Debabarrenako Lanbide Heziketako Azoka egingo da Ipuruako aparkalekuan, Eibarren, datorren otsailaren 28an eta 29an eta martxoaren 1ean. Eskualdeko zortzi udalek antolatutako ekimena da, Debegesa Garapen Agentziaren eta Debabarreneko Lanbide Heziketako ikastetxeen bitartez.

Seigarren edizio honetan ere bertan izango da Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua, Armeria Eskola, IMH, Meka Lanbide Eskola, Uni Eibar-Ermua, Kardala Akuakultura Eskola, Mutrikuko Institutua eta OLH Eibar institutuarekin batera.

Berrikuntza gisa, 2024an, ohiko standei Debabarreneko unibertsitateko prestakuntza-eskaintza gehituko zaie, zehazki, EHUk Eibarren (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Eibar) eta Elgoibarren (Ingeniaritza Dualeko Eskola, IMH Campus) dituen ingeniaritza-graduak. Lehen, azoka Lanbide Heziketari buruzkoa zen soilik, baina kontuan hartuta ikasketa guztiak ibilbide beraren parte direla eta ikasleak lan-mundurako prestatzea dutela helburu, Debabarrenan eskaintzen diren unibertsitate-graduak gehitzea eta azoka bisitatzen duten pertsonentzako eskaintza zabaltzea erabaki da.

Edizio honetan, eskualdeko DBHko eta Batxilergoko 700 ikaslek baino gehiagok bisita gidatuak egingo dituzte azoka honetan. Debabarreneko prestakuntza-eskaintza zabala ezagutzera eman nahi da, kalitatezko eta lan-merkatuaren beharretara egokitutako kualifikazio-aukera gisa.

Azokaren ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da asteazkenean eta ostegunean. Ostiralean, aldiz, goizeko ordutegian bakarrik irekiko da, 10:00etatik 14:00etara.

Lotutako albisteak

Imagen
Ermuko Haurren Kontseiluaren aldarrikapen ibilaldiaren kartela | Cartel de la caminata reivindicativa del Consejo de la Infancia de Ermua
30.04.25
"Zure txakurra gustatzen zaigu, bere kaka ez!"

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena
Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren
Imagen
15.04.25
Udalak euskara sustatzeko aurtengo dirulaguntza lerroak zabaldu berri ditu

Lerro bietan 9.000 euroko dirulaguntzak ematea aurreikusita dago