Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua
Ermuak herriko lehen Kirol Gala egingo du abenduan, "gure herrian kirolaren inguruan egiten den lan handia aitortu eta ikusarazteko, urteroko hitzordu bihurtzeko xede duen ekitaldia. Omenaldi kolektiboa izango da. Lorpenak eta baloreak aitortzeko ekitaldia" Beatriz Gamizen esanetan, ekimena aurkezteko egin duen agerraldian.
Alkateak azpimarratu duenez, "iraunkortasunari, ahaleginari, norberaren hobekuntzari, talde-lanari eta lehiaketatik haratago doan kirola ulertzeko moduarekiko konpromisoari balioa eman nahi diegu. Ermua txikia da, baina kirol bizitza izugarria du. Gure klubetan, ikastetxeetan, udal instalazioetan edo parkeetan egunero kirola bizitzeko modu bihurtzen duten ehunka pertsona ditugu. Entrenatzen, irakasten, laguntzen, antolatzen edo, besterik gabe, gustuko jarduera praktikatzen gozatzen duten pertsonak. Guzti horiek Ermuko kirolaren zati dira".
Gala abenduaren 10ean egingo da Ermua Antzokian, ekitaldiak emozioa, ikuskizuna eta gertutasuna uztartuko ditu. Proiekzio, emanaldi eta une oso bereziak izango dira edizio honetako aintzatespena jasoko dituzten pertsona eta kolektiboentzat.
Kirol ermuarraren aniztasuna eta aberastasuna islatuko duten sari kategoria ezberdinak egongo dira:
- Gizonezko eta emakumezko kirolari onenetik hasi eta etorkizun handiko eta beteranoetaraino.
- Kiroleko balioak, ibilbidea, inklusioa eta aniztasuna aintzat hartzen dituztenak.
- Eta sari bat urteko kirol-talde edo -klub onenari, besteak beste.
Proposamenak azaroaren 10era arte aurkeztu ahal izango dira. Kirol klub eta entitateek euren kirolarien zein beste klub batzuen hautagaitzak aurkeztu ahal izango dituzte, eta udalerriko edozein elkartek ere proposatu ahal izango ditu tokiko entitate bati zuzenean lotuta ez dauden baina beren kirol merituengatik edo ibilbideagatik merezi duten Ermuko pertsonen izenak. Proposamenak Abiapuntu bulegoan edo kirolak@udalermua.net helbide elektronikoan aurkeztu ahal izango dira.
Gala hau guztion artean, elkarrekin eraikiko dugu; kluben, herritarren eta gure udalaren arteko lankidetzaren emaitza izanik. Kirola jarduera fisikoa baino gehiago da: osasuna, bizikidetza, balioak eta komunitatea. Hortaz, lehenengo edizio honen leloa ezinbestean "Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua" izango da.
Gala honek aintzat hartuko ditu "inspiratzen gaituztenei, esfortzuak saria duela erakusten digutenei, eta Ermua egunetik egunera hiri biziago, inklusiboago eta ermuarrez harroago sentiarazten gaituztenei”.
Lotutako albisteak
Hiri Hezitzaileen Egunean jolasak izango dira ikasleentzat, txokolate-jana eta Gabon Postal lehiaketako lan irabazlea ezagutaraziko
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak