Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

06.03.26
Berdintasuna
Erakundea
Gizartea
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat

Ermuak Emakumeen Nazioarteko Egunaren ekitaldi instituzionala ospatu du gaur. Ehun bat pertsona inguru bildu dira martxoaren 8ko plazatxoan, euripean. Alkateak eta Ermua BHIko ikasleek -Iñaki, Iman, Hera eta Pablo- Udalbatzak onartutako Adierazpen Instituzionala oinarri hartuta hitz egin eta garatu dute. Beatriz Gamizek adierazi duenez, ‘Ermuak emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berresten du. Berdintasuna ez da aukera bat, ezta ideologia bat ere: oinarrizko giza eskubidea da, eta edozein gizarte justu, aske eta demokratikoren ezinbesteko zutabea. Era berean, emakume askoren, mugimendu feministaren eta eskubideak eta aukerak zabaltzeko lan egin duten hainbeste pertsonaren borroka kolektiboaren emaitza". Amaitzeko, "berdintasunarekiko, errespetuarekiko eta indarkeria matxista desagerraraztearekiko konpromiso kolektiboa" berretsi du.

Musika Eskolako Patricia Gómez eta Itxaso Díez ekitaldia musikaz jantzi dute, txeloarekin eta biolinarekin hainbat pieza interpretatuz. Era berean, gaur eguerdian Iñaki Gonzalez Losada Ermua BHIko ikasleari eman zaio kartel lehiaketako bigarren kategoriako saria. ‘Deitu nazazu ni naizenagatik: feminista' izeneko proposamenak 300 €-ko saria eskuratzea ahalbidetu dio. Egileak hitza hartu du eta kartelaren bidez gazteei mugimendu feminista ulertzen laguntzea xede izan duela adierazi du. ‘Feminista izatea gure gizartean pentsamendu kritikoa izatea da', erantsi du.

Hasieran eta amaieran hegalean jartzeko ohiko lore lilak banatu dira eta baita kartelak, igandeko aldarrikapen eguna ikusarazteko. Udal eraikinek kolore moreko argiztapen berezia izango dute asteburuan zehar.

Martxoaren 8ko jarduera erreibindikatibo eta kulturalen programa hilean zehar garatuko da.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Udal langileek haur eta nerabeen inguruko berariazko prestakuntza jaso dute

Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du