‘Ermuak Erabakitzen du’ 2026ko Aurrekontu-partehartzaileen prozesua hirugarren fasean sartuko

12.05.25
Erakundea
Herritarren Parte-hartzea, Gardentasuna eta Kalitatea
Gizartea
Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko

Ermuak erabakitzen du’ parte-hartze prozesua hirugarren fasean sartu da. Datorren astelehenetik aurrera udal sailek 2026an gauzatzeko bideragarritzat jo dituzten 31 proposamenenak bozkatu ahal izango ditugu ermuarrok, ekitaldi horretako aurrekontuaren kargura. Bozkatzeko epea maiatzaren 19tik 30era izango da. Herritarrek erabakiko dute 2026ko udal-aurrekontuko 250.000 euro zertan erabiliko diren. Zenbateko hori lau adin-taldetan banatuko da, bakoitzak bere diru-partida izanik.

Hamabi egun horietan, 6 eta 17 urte bitarteko gazteek adin-tarte horretako proposamenak bozkatu ahal izango dituzte ikastetxeetan egingo diren tailerren bidez. 18 urtetik gorakook nahitaez identifikatu beharko dugu botoa emateko, eta bi bide izango ditugu: aurrez aurrekoa Abiapuntu bulegoan; bertan, baliozko dokumentu ofizial batekin identifikatu ondoren, paperezko inprimakia jasoko dugu, eta bete ondoren bertan entregatuko. Bigarren modua online izango da, egoitza elektronikoaren bidez, eta, horretarako, ziurtagiri digital bat eduki beharko dugu. Boto-emaile bakoitzak bere adin-tartean bakarrik bozkatu ahal izango du.

Adin tarte bakoitzerako aurkeztutako proposamenak hemen kontsultatu ahal dira, eta pertsona bakoitzak dagokion tartean gehienez ere hiru ideia aukeratuko ditu.

Prozesuak lau tarte edo talde ditu adinaren arabera, eta horietako bakoitzak partida ekonomiko zehatza du erabakitzen diren proiektuak gauzatzeko. Pertsona bakoitzak adinaren arabera dagokion tartean soilik egin ahal izango ditu proposamenak:

Diru-kopuru eta adin tarteen taula
Adin tartea Diru kopurua
6 urtetik 13ra 30.000 euro
14 urtetik 29ra 50.000 euro
30 urtetik 64ra 85.000 euro
65 urtetik gorakoak 85.000 euro

Ekainean prozesuaren emaitza argitaratuko dugu, eta herritarrek gehien bozkatutako proiektuak gauzatzeko aurreikusitako plangintza azalduko da.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte