Ermuak etenik gabeko 77 orduko jai-jarduerei hasiera emango

24.07.23
El actor y presentador nacido en Ermua
Kultura eta Gazteria
Herriko 'Santixau' jai nagusiak, gaur iluntzetik ostegunera bitartean ospatuko. Suziria Andoni Ferreño ermuarrak piztuko du

Arratsaldeko 7etako suziri ofizialak etenik gabeko 77 orduko tartea irekiko du, ermuarrak eta bisitariak jaietan buru-belarri murgilduz. Ofizialki jaiak hasteko suziria Andoni Ferreño Moralesek, aktore eta TBko aurkezleak  botako du. Orbe Kardinalaren plaza eta inguruak urteroko legez bete egingo dira jaien hasiera ofiziala bizi nahiko duten guztiekin. Gogo handia jaiak normaltasunez gozatu ahal izateko, Covid pandemiak eragindako mugak alde batera utzita. Gainera, egutegia lagun izan dugu jaiegunak luzatzeko; izan ere, asteburuak eta asteartea leku guztietan jai izateak denoi mesede egin baitigu, gorputzak jai-giroan murgiltzen hasiak gara joan den ostiraletik. Horrez gain, Ermuan lan egiten dugunok ostegunean herriko jai egunaz gozatu ahal izango dugu.

Santixauetako egitarauak adin eta gustu guztietarako ehun bat jarduera biltzen ditu. Jardunaldi nagusiak hauek izango dira: bihar, asteartea, Santiago eguna, asteazkena, Santa Ana eguna, adinekoei eskainia, eta osteguneko Zezen eguna, kalean elkartu eta sardinak eta paellak bazkaltzeko egun herrikoia.

Jaiak modu osasuntsuan eta errespetuz goza. Gora Santixauak!

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu