Ermuak Palestinaren Eguna ospatuko du larunbatetan

11.12.24
Gizartea
Programak giza kate bat, haurrentzako jarduerak, mural bat eta musika emanaldiak iragartzen ditu

Ermuak Palestinaren Eguna ospatuko du datorren larunbatean -abenduaren 14an-. Jardunaldia "Ermua Palestinarekin" ekimenak antolatu du eta programak giza katea, haurrentzako jarduerak, murala egitea eta musika emanaldiak iragarri ditu.

Haurrentzako jarduerak eguerdiko 12:00etan hasiko dira plazan; txapa, eskumuturreko, henna eta pinta-aurpegi tailerrak izango dira, besteak beste. Bertako artistek mural bat margotuko dute plazan eta 23 euskal egilek egindako eta"Kulturatik Genozidioa Stop. Creadorxs Culturales con Palestina" erakusketako obrak bertan izango dira. Azarotik Lobianon eta Ermuko dendetan ikusgai egon diren lanak dira.

Ordu 1etan giza katea egingo da Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. Antolatzaileek bat egitera animatu dituzte Ermuko herritarrak. Ordu bata eta erdietan Patxi Dinamita eta Jon Moma musikarien emanaldia egingo.

Hamalau hilabeteko basakeria eta suntsiketa: Gaza suntsituta eta 45.000 pertsona hilda

Ermua Palestinarekin ekimenak gogora ekarri duenez, Palestinako herriaren genozidioak bere gordintasun handienarekin jarraitzen du, 14 hilabeteren ondoren. Biztanleria osoaren %91 beren etxebizitzetatik bota dituzte eta, neguaren atarian, gutxi dira hirian zutik dauden eraikinak. Israelgo armadak biztanleria gosez, egarriz eta bonbardaketekin hiltzen jarraitzen du.
Gizateriaren historian lehen aldiz, mundu osoa ari da ikusten herri baten genozidio hori zuzenean, telebistan eta Interneten. Holokausto hori ez litzateke egingo, nazioarteko komunitatearen konplizitatea eta permisibitaterik gabe.

Hamalau hilabetetan 45.000 pertsona erail ditu Israelgo armadak, horietatik 17.000 haurrak, eta kalkuluen arabera 10.000 pertsona gehiago daude bonbardaketen ondorioz eraitsitako eraikinen hondakinen azpian. Desagertutako pertsona horien artean adingabe kopuru handia estimatzen da.

Israel zigor gabe jokatzen ari da, Gaza suntsitzeaz gain, Zisjordaniari eraso egiten dio sistematikoki, Libano okupatu eta 3.500 pertsona baino gehiago hil ditu, eta orain Siria ere bonbardatzen ari da. Nazioarteko komunitateak horren aurrean ez du ezer egiten.

Ermua Palestinarekin ekimenak, horregatik guztiagatik, kalera ateratzen jarraitzeko deia egiten die herritarrei, gure gobernuei presioa egiteko, basakeria honen arduradunekiko harremanak eten ditzaten eta Israeli behingoz boikota eta zigorrak ezar diezazkioten.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu