Ermuan Bagara ospatuko asteburuan: Euskara plazara!

02.06.23
Jarduerak jasotzen duen agiria
Euskara
Gizartea
Jarduera programa zabal eta bizia antolatu du Euskaltzaleen Sareak astebururako

Ermuko Euskaltzaleen Sareak Ermuan bagara ekimenaren edizio berri bat antolatu du. Jardueraren helburua euskara zabaltzea eta gure herriko euskaldunen arteko lotura eta harremanak sendotzea da. Jardueren egitarauari astearekin batera eman zitzaien hasiera atzokoan aurrera egin eta gaur jarraituko du; jardunaldi nagusia bihar larunbatean izango da, ekainak 3an. Hainbat elkartek, ikastetxek eta establezimenduk sinergiak eta ahaleginak batu dituzte, ekarpen guztiak biltzen dituen askotariko programa bat egiteko. Helburua euskara kaleratzea da, plazaratzea, herriko eremu guztietan euskararen presentzia eta erabilera areagotu eta indartzeko.

Gaur, ostirala, Lehen Hezkuntzako ikastetxe guztiek euskal jolasak, herri kirolak, dantzak eta abar egingo dituzte. Arratsaldean, 7etatik aurrera mintza-poteoa eta 21:30an euskaraokea izango da Eskilarapekon.

Egun nagusia larunbatean -ekainaren 3an- izango da

Jaia goiizeko 10etan hasiko da, Orbe Kardinalaren plazan, Errotabarri Eskubaloi Taldearen eta Ermua K.E.aren eskubaloi eta futbol partidu mistoak ikusi ahal izango direlarik eguerdiko 12:00ak arte.

Eguerdiko 12etan ekitaldi nagusia izango da, dantza egingo, mezua irakurriko eta taldeko argazki erraldoia hartuko dira. Ekitaldiak irauten duen bitartean, pintura eskolako postalak ikusgai izango ditu Irazkik; Extremadurako zentroko arropa tradizionalen erakusketa, haurrek puntu eta joskintza ikastaroa edukiko dute tonbola solidarioko kideen eskutik, Berbalaguneko mintzodromoa, Alboka Eskolako kideek musika eskainiko eta giroa alaituko, calva jokoaren partidak jokatuko dira Martxoak 8 plazan, Gaztela eta Leongo zentroko kideekin eta Eusliderren pintxo irabazlea dastatzea ere izango dugu.

Arratsaldeko 3etan herri bazkaria egingo da herriko elkarte gastronomikoei esker, eta bazkalosterako, Gazte Asanbladak eta Euskal Birusak abesti herrikoiak eskainiko dituzte, bertaraturiko guztien artean abesteko.

Arratsaldean, Martxoak 8 plazan, Txindurrik dantza ikastaroak eskainiko ditu 18:00etatik aurrera, eta 19:00etatik 21:00etara erromeria alaia izango da ‘Mugi Panderoa’ taldearen eskutik. Eguna amaitzeko, Kahoot bat egingo da, eta erromeriak irauten duen bitartean izena emateko aukera izango da txikurian.

Aurreko edizioetan bezala, antolatzaileek parte hartzera eta Ermuan Bagara kamiseta janztera animatzen dituzte herritarrak. Kamiseta hori asteburuetan plazan edo Euskal Birusaren lokalean jartzen den saltokian eros daiteke.

Azkenik, ekainaren 4an, igandea, mendi irteera egingo dute oraindik indarra dutenek Artarrai Mendi Taldeko kideekin. Ibilbidea 09:00etan hasiko da, Orbe Kardinalaren plazan eta Urkoko haitzulora iritsi ondoren, bueltako txangoa egiteko. Kaskoa eta linterna eramatea gomendatzen da.

 

 

Lotutako albisteak

Imagen
17.01.25
Ezagutzak askeago egingo gaitu

Berdintasun sailak urteko lehen seihilerako Jabekuntza jarduera anitz antolatu ditu
Imagen
16.01.25
Gabon Haur parkean 2360 sarreratik gora izan dira azken edizioan

Azken edizioan, batez beste, berrehun eta hirurogeita hiru sarrera eman dira eguneko
Imagen
15.01.25
Saihesbidearen bigarren fasea eta garraio astunetik desbideratzeko azterlana aurrera doaz

Alkatea eta Foru diputatua bildu egin dira gaur, bi gai horiez hitz egiteko