Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

19.11.25
Haurren Kontseilua Errekalden | El Consejo de la Infancia visita Rekalde
Hezkuntza
Erakundea
12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko

Ermuko Haurren IX. Kontseilua jada buru-belarri ari da lanean. Urrian elkar ezagutu eta taldea osatu ostean, gaur asteazkena, azaroak 19, egin dute ikasturteko bigarren bilera, eta saio oso berezia izan da. Aurtengo erronka Errekalde auzoko aisialdi gunea egokitzeko eta guztiontzat gozagarri izateko proposamenak aurkeztea dela kontuan izanik, lan hori modu egokian burutu ahal izateko, gune horretara txangoa egin dute txikiek.

Hamabi kontseilariak ez dira bakarrik egon; begiraleez eta Hiri Hezitzailea proiektuko udal teknikariez gain, Ermua Hiri Adeitsua talde eragileko 9 pertsona izan dituzte bidelagun. Guztiak elkarrekin, Errekalde auzora, lehen igerilekua kokatzen zen gunera egin dute bisita. Bidean, 2023/2024 ikasturtean Haurren Kontseiluak kokatutako habiak ikusteko aukera ere izan dute.

Behin Errekaldera iritsita, Ermuko udal arkitektoak landuko den gune zehatz horretan teknikoki zer egin daitekeen eta zer ez azaldu die haurrei, euren erronka gainditzeko informazioa jaso eta proposamen errealistak egin ahal izateko. Gainera, mapa batzuk entregatuko dizkie aurrerago, euren lana errazteko. Datu horiekin guztiekin, abendutik maiatzera bitarteko saioetan ideiak lantzen jarraituko dute txikiek.

Azpimarratzekoa da erronka honek Ermuko gazteriatik sortutako proposamena osatzen duela, 2026rako aurrekontu parte-hartzaileetan jasoa. Bertan, gazteek Errekalde ingurua herritarrentzako aisialdirako gune gisa egokitzeko beharra adierazi zuten.

Udalaren Gabonetako postala aukeratzea

Errekaldera txangoa egin aurretik, Haurren Kontseiluko kideak eta adineko pertsonak Udal Liburutegian bildu dira, eta elkar ezagutzeko jolasak burutzeaz gain, zeregin garrantzitsua izan dute esku artean: haurrentzako Gabonetako postal lehiaketako irabazlea aukeratzea! Laster jakingo dugu zein marrazki aukeratu duten, eta datozen asteetan herriko etxe guztietara iritsiko da.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera