Ermuko Klima eta Energia Plana osatzeko bilera irekia
Ermuko Udala Klimaren eta Energiaren Tokiko Plana garatzeko lanetan ari da. Dokumentua klima-aldaketaren erronkei aurre egiteko eta energia eredu garbiago, eraginkorrago eta arduratsuago baterantz aurrera egiteko funtsezko ekimena izango da.
Tokiko planak berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea eta klima-aldaketak datozen urteetan ekarriko dituen inpaktuei aurre egiteko gure erkidegoa prestatzea izango du helburu. Baina plana benetan eraginkorra izan dadin, oso garrantzitsua da guztion ahotsa eta iritzia islatzea bertan.
Ermuan klima aldaketak izango duen eragina ulertzeko diagnostiko bat prestatzen ari gara. Inork ez du hobeto ezagutzen udalerriko egunerokotasuna bertan bizi direnek baino. Horregatik, herritarren iritzia funtsezkoa da neurri errealistak eta eraginkorrak diseinatzeko.
Astearte honetan, ekainaren 10ean, parte-hartze saio irekia egingo da Udala Planaren alorrean egiten ari den lana ezagutarazteko eta feedbacka eta ekarpenak jasotzeko gune gisa. Herritar guztion ekarpenarekin, udalerriaren errealitatera egokitutako plan bat garatuko da, bere beharrei erantzungo diena eta gauzagarria izango dena.
Saioa Lobiano Kultur Gunean izango da 18:30etatik 20:00etara. Animatu zaitez, elkarrekin Ermua erresilienteagoa, osasungarriagoa eta iraunkorragoa eraikiko dugu!
Lotutako albisteak
Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera
Igogailuak Gipuzkoa Etorbidea kalea eta horren goiko aldeko 10 Bis, 12 Bis eta 14 atariak lotzen ditu, eta etorkizuneko Bide Berderako sarbidea erraztuko