Ermuko LGTBIQ+ kolektiboaren errealitatea ezagutzeko galdetegia prest
Helburua herriko LGTBIQ+ kolektiboaren egoera eta baldintzaz jabetzea da, dituen beharrak, eskaerak edota oztopoak identifikatu eta aurre egiteko bideak zehazteko. Era berean, errealitate hori ezagutarazi eta LGTBIQ+ pertsonen arteko saretzea indartzea da helburua.
Azterketa modu parte-hartzailean egingo da eta, dagoeneko, herrian erreferente publiko izan daitezken pertsona konkretu batzuengan jo da solasaldiak egiteko. Nolanahi ere, ahalik eta herritar gehiagorengana iritsi eta beraien bizipenak jaso ahal izateko, galdetegi erabat anonimoa prestatu dugu, online bete ahal izango denak edonondik.
Galdetegi horretan jasotakoa erabateko konfidentzialtasuna izango du. Apiriletik aurrera, berriz, zenbait lan saio egiteko asmoa dago, galdetegietan jasotakoak oinarri hartuta. Aurrez aurreko elkarrizketetan parte hartu nahi izanez gero, idatzi mezua lgtbiq@ermua.eus postontzira.
Lotutako albisteak
Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea