Ermuko Udalak Egoitza Elektronikoa eraberrituko du

12.09.24
Erakundea
Aldaketa dela eta, Abiapuntu bulegoa ostiralean 14:00etan itxiko da eta astelehenean 10:00etatik aurrera zabalduko da

Ermuko Udalak espedienteak kudeatzeko tresna berri bat ezartzeko lanak hasi ditu, Udal kudeaketak behar bezala funtzionatzeko ezinbesteko erreminta, alegia. Aldaketa hori dela eta, ostiral honetako 15:00etatik aurrera, erakundearen Egoitza Elektronikoaren erabiltzaileek eraberritutako orrialdea ikusi ahal izango dute, itxura apur bat desberdina duena, baina funtzionaltasun berberekin Udalarekin izapideak azkar, erraz eta etxeko erosotasunetik egin ahal izateko.

Espedienteak kudeatzeko tresna berria ezartzeak orain erabiltzen den softwarea eta egoitza elektronikoa geldiaraztea dakar, aplikazio berria udaletxeko sistema informatiko guztietan instalatu eta abian jarri ahal izateko.

Hori dela eta, aldaketa horrek herritarren arretarako udal zerbitzuen erabiltzaileengan izan dezakeen eragina ahalik eta txikiena izan dadin, Abiapuntu bulegoak ateak 14:00etan itxiko ditu ateak ostiral honetan, ekipoak lehenbailehen konfiguratzen hasi ahal izateko.

Bestalde, Udaleko langileek berariazko prestakuntza-saioak jasoko dituzte, kudeaketa-tresna berriarekin herritarrei zerbitzurik onena eskaintzeko. Horrela, Abiapuntun jendearentzako arreta astelehenean 10:00etan hasiko da berriro, 08:00etan izan ordez, kudeaketa-tresnaren enpresa hornitzaileak lehen prestakuntza eman ondoren.

Abiapuntu bulegoa ostiraleko 14:00etatik asteleheneko 10:00etara itxita egon arren, zure gestioak telematikoki egiten jarraitu ahal izango duzu egoitza elektroniko berriaren bidez, ermua.eus webgunetik eskuragarri.

Lotutako albisteak

Imagen
25.02.26
Indarkeriarik gabeko eta errespetuan oinarritutako jaien aldeko udal manifestua

Ermuko Udalbatzak Osoko Bilkuran testua aho batez onartu zuen bart iluntzean
Imagen
23.02.26
Ermuak etxebizitzen birgaitzea, alokairua eta eraginkortasun energetikoa bultzatuko ditu eskualdeko bulego ibiltariaren bidez

Herritarrek aholkularitza izango asteartero 8:15etik 12:15era Abiapuntu bulegoan; aldez aurretik hitzordua eskatu behar da
Imagen
20.02.26
Ermuak Bide Berdearen proiektua aurkeztuko du eta herritarren ekarpenak jasoko ditu

Datorren astelehenean talde erredaktorea Lobiano Kulturgunean izango da arratsaldeko 18:30etatik aurrera