Erorikoak prebenitzeko tailer teorikoa eta praktikoa

11.05.26
Ermua Kirolak
Erakundea
Gizarte Zerbitzuak
Gizartea
Adineko pertsonentzat maiatzaren 25ean eta 26an, 10:30etik 12:30era

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Osakidetzako osasun zentroak eta gure udaleko gizarte eta kirol zerbitzuek tailer teoriko eta praktiko bat antolatu dute adinekoen artean erorikoak prebenitzeko. Tailerra doakoa izango da eta bi orduko bi saio izango ditu, Lobiano Kulturgunean eta kiroldegian eginngo direnan maiatzaren 25ean eta 26an, 10:30etatik 12:30etara bitarteko ordutegian. Tailerra gaztelaniaz egingo da eta interesa dutenek aldez aurretik izena eman behar dute: Osasun Zentroan (934 02 26 30) edo Gizarte Zerbitzuetan (943 17 91 61).

Erorketak dira bigarren heriotza-kausa adineko pertsonen artean. Horietatik erdiak etxean gertatzen dira. Estatistiketan oinarrituta, ondoriozta daiteke 65 urte edo gehiagoko pertsonen herenak erori egingo duela datorren urtean. Euskadin gertatzen diren istripuen %92 erorikoak dira. Erorikoek ondorio fisikoak ez ezik, psikologikoak eta sozioekonomikoak ere izan ohi dituzte. Kasuistikaren dimentsioa eta gure gizartearen zahartze progresiboa kontuan hartuta, jarduera Osasun Sailak, Osakidetzak eta gure udalak elkarlanean tailerrak antolatu dute.

Hilaren 25eko saio teorikoan, adinekoen erorketetan eragiten duten faktoreak aztertuko dira, baita jarduera fisiko egokia mantentzeak dituen onurak edo udaleko gizarte-zerbitzuetan ditugun baliabideak baita ere.

Hilaren 26ko atal praktikoan aldiz, euskarrien erabilera zuzena erakutsiko da (bastoiak, makuluak, taka-takak, eta abar). Gorputz-adarrak indartzeko eta erorikoak saihesteko indar-ariketak, jarrera-higienea etxeko lanetan eta beste hainbat gauza interesgarri.

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
13.10.26
Kontsultatu Hautesle Errolda urriaren 12tik 19ra, azaroaren 29ko hauteskundeetarako zure datuak egiaztatzeko

Ermuko Udalak, azaroaren 29an egingo diren Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeei begira, Hautesle Errolda kontsultatzeko aukera eskaintzen die herritarrei urriaren 12tik 19ra bitartean, biak barne
Imagen
08.10.26
‘Ermua, Hiri Adeitsua Adinekoekin’ proiektuak 10 urte bete ditu adin guztientzako Ermua baten alde lanean

Talde Eragileak hamar urteko lana eta parte-hartzea ospatu ditu, eta adinkeriaren aurkako borroka jarri du erdigunean
Imagen
07.10.26
Ermuak udal zerga, tasa eta prezioak %2,3 eguneratzea eta gizarte-bonifikazioak handitzea proposatu du 2027rako

Proposamenak familiei eta baliabide ekonomiko gutxien dituzten pertsonei zuzendutako laguntza-neurriak indartzen ditu; besteak beste, hobari berriak OHZan, Kulturan eta Kirolean, eta kultura-tarifak bere horretan mantentzea