Etorkizuneko Santa Ana auzoa hausnartu eta proiektatu dute eragileek

Horizonte Europa delakoaren drOp proiektuaren baitan, Berrikuntza Integraturako Metodologia bat lantzen da, 60ko eta 80ko hamarkaden artean eraikitako auzoak auzo moderno eta inklusibo bihurtzeko, hiri-espazioa eta bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko xedearekin. Proiektu horrek gizarte-berrikuntza sustatu eta tokiko ekonomia bultzatu nahi ditu, eta, helburu horrekin, drOp-ek teknologia berritzaileak integratuko ditu eta kultura- eta sormen-industrien hazkunde-potentziala aztertuko du.
Berrikuntza integraturako metodologia hori Ermuko Santa Ana auzoan erabiltzen ari da. Metodologia auzoaren errealitatea aztertzearekin hasi zen, diagnostikatzeko, eta hurrengo urratsa auzoa nolakoa izatea nahi dugun erabakitzea da, hots, Santa Anaren etorkizuneko ikuspegia proiektatzea. Helburu horrekin, proiektuak Ermuko inguruko eragile esanguratsuak bildu zituen atzo lan eta gogoeta topaketa batean; ekimenaren berri emateko, beren ikuspuntuak jasotzeko eta auzoaren etorkizuneko ikuspegiari buruzko iritziak bateratzeko.
Mondragon Unibertsitateak, Tecnalia ikerketa zentroak eta Ermuko Udalak parte hartzeko jardunaldi hori antolatu eta koordinatu zuten atzo. Bertan herriko eragile esanguratsu eta anitzak, udal langileak eta dRop proiektuko teknikariak bildu ziren. Lan tailer edo "workshop" hori atzo, asteartez, egin zen Izarra Centren eta hogeita bost solaskide inguru bildu zituen lau orduko bileran.
Tailer hori Santa Ana auzoaren berroneratzea proiektatzeko plan estrategikoaren definizio-prozesuaren parte da. Saioan auzoaren egoerari buruzko gogoeta egin da eta ideiak bateratu dira, eta taldeek etorkizuneko ikuspegiari buruz dituzten iritziak bildu dira. Hau da, proiekzio horrek hainbat lan-eremuren ikuspegi orokorra nahiz sektoriala jaso du (sozial-kulturala, ekonomikoa, digitala eta ingurunearena), etorkizunean izan daitezkeen agertoki batzuk zehazte aldera. Besteak beste, aldaketarekiko erresistentziaz, biztanleriaren galeraz eta zahartzeaz, eraikinetarako irisgarritasunaz, aparkalekuaz, birgaitze energetikoaz, espazio publikoaren eta irisgarritasunaren hobekuntzaz, zerbitzuekiko eta hirigunearekiko hurbiltasunaz eta eguzki-potentziaz hitz egin dute.
dRop proiektuak auzoen eguneratze eraikitzaile, energetiko eta digitalean orientatuko du, hiri-espazioa hobetzeko; Ermuan bizi garen pertsona guztien irisgarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko, eta eremu fisiko, sozial eta digitalean auzo horien konektibitatea bermatzeko.

Europa Batasunak finantziatutako proiektua. Hala ere, adierazitako ikuspuntu eta iritziak egilearenak baino ez dira, eta ez dute nahitaez Europar Batasunarenak ezta Agentzia Betarazle eta Osasun Europarrarenak (HADEA) islatzen.
Europar Batasuna eta dirulaguntza ematen duen agintaritzak ezin daitezke adirazitakoaren erantzuletzat hartu.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak