Euskadiko Xake Beteranoen XXXVIII. txapelketa Ermuan erabakiko da

09.06.23
Kultura eta Gazteria
Kirolak
Kanporaketak Lobiano Kulturgunean jokatuko dira asteburuan zehar. Izena eman dutenen artean Asier Ibaibarriaga Apoita ermuarra dago

Hiru lurralde historikoetako parte-hartzaileak daude. Oinarrietan zehaztuakoaren arabera txapelketa suitzar sistemaren arabera jokatuko da 5 txandatan, ekainaren 10etik 11ra bitartean. Parekatzeak programa informatiko batek zehaztuko ditu. Partidak hurrengo ordutegian jokatuko dira: larunbatean, lehen eta bigarren kanporaketak, 16:00etatik 18:00etara eta 18:15etik 20:15era, hurrenez hurren. Igandean hiru txanda jokatuko dira: hirugarrena 10:00etatik eguerdiko 12:00etara. Eta laugarrena, 12:15etik 14:15era. Sailkapena ezarriko duen bosgarren kanporaketa edo finala 16:00etatik 18:00etara jokatuko da.

Jokoaren erritmoa 50 minutukoa izango da jokalari bakoitzeko partida osorako, gehi 5 segundoko gehikuntza jokaldi bakoitzeko. Erlojua neurketa bakoitza hasteko adierazitako orduan jarriko da martxan, eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez ordu erdi izango du aurkezteko. Epe hori igarota, partida galdutzat emango da.

Jokalari bat lehen txandan arrazoi justifikaturik gabe agertzen ez bada, txapelketatik kanporatua izango da; hurrengo txandetan, justifikaziorik gabe bi aldiz agertzen ez direnak kanporatuak izango dira.

Lehen txandako kanporaketak txapelketaren irekiera ekitaldian jakinaraziko dira. Hurrengo txandetan behar besteko aurrerapenaz jakinaraziko dira. Debekatuta dago mugikorra eta bestelako aparatu elektronikoak erabiltzea partidak garatzen diren bitartean. Norbaitek erabiliko balitu partida galdutzat emango eta epaileak aurkariaren puntuazioa erabakiko du. Berdinketa gertatuz gero, honako sistema hauek erabiliko dira ordena honetan ebazteko: Bucholz ertaina; Bucholz osoa eta Sonen.

Lukas Iruretagoiena izango da epaile nagusia. Sariak eta trofeoak egongo dira txapeldunentzat eta lurraldekako sailkapenentzat.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte
Imagen
30.12.25
Zientzia fikzioa eta komedia beltza urte zinematografikoari hasiera emateko

Antzokiak ‘Avatar. Fuego y Ceniza’ eta ‘Homo Argentum' filmak proiektatuko ditu